Itxartu taldea Algortako jaietan
24/07/2018 09:15
Hauek dira Algortako jaietan Itxartu Taldeak antolatu edo parte hartuko dituen ekitaldiak:
LARUNBATA, 28: JOTA TXAPELKETA
19:30tan Metro plazan (Telletxen), Itxartu taldeak antolatua.
IGANDEA, 29: KANTUJIRA
12:00etan Azebarrin Euskal Herria kalean hasiko da eta handik Metro plaza, Katea, San
Nikolas plaza, Portu zaharra eta Tellagorri plaza.
Itxas Argia, Itxartu, Egizu eta Azebarri elkarteek antolatuta.
Euskal abestiak kantatuko ditugu kaleetan, oso abesti ezagunak. Abestien letrak banauko dira.
ASTELEHENA, 30: PILOTA, FINALERDIAK
Arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara Algortako Batzokiko Frontoian "Iñaki Deuna" XIII esku pilota txapelketako bigarren finalerdiak.
Itxartu Taldeak antolatua.
ASTELEHENA, 30: JAITSIERA TRADIZIONALA
20:00etan hasita, txistulari eta fanfarrien musikaz lagunduta, Lau bideetatik (Basagoiti
bukaeratik) Txomintxura eta handik Ereagara kalejiretan.
Itxartu taldeko txistulariek parte hartuko dute beste musikari batzuekin batera.
ASTELEHENA, 30: ERROMERIA TRADIZIONALA
Gaueko 22:00etan Satistegi (Kasino) plazan.
Euskal musika tradizionala, entzuteko eta dantzatzeko.
Itxartu Taldeak bultzatu eta proposatua.
ASTEARTEA, 31: PILOTA, FINALAK
Goizeko 11:00etatik 12:30etara Algortako Batzokiko Frontoian "Iñaki Deuna" XIII esku
pilota txapelketako finalak.
Itxartu Taldeak antolatua.
ASTEARTEA, 31: AURRESKUA
12:00etako San Inazio elizako Meza nagusiaren ondoren, Itxartuko txistulari eta dantzariak aurreskua eskainiko die agintariei eta bertaratu guztiei.
ASTEARTEA, 31: DANTZALDIA
12:00etatik aurrera Metro plazan Dantzaldi bat eskainiko da. Talde batzuek parte hartuko dute, beraien artean Itxartuko dantzari eta txistulariak.
Agurra dantza taldeak antolatua.
—————