Itxartu Antzerki Taldeak zera aurkezten du:
GURI BURUZ
Antzerki talde ez-profesional hau 1996an sortu zan Mikel Albisu aktore profesionalak bultzatuta. Aktore horrek eta beste pertsona batzuek Akelarre antzerki taldea sortu eben 1966an, orain deseginda dagoena eta Bilbaon hain oroitzapen onak laga dauzena. Albisuk hainbat urte igaro ebazan Akelarre taldean eta gero Itxartu Antzerki Taldea zuzendu du 2015era arte.,
Taldea hamabi bat pertsonak osatzen dabe. Taldeak noizean behin musikarien, pailazoen, dantzarien, abeslarien eta abarren… laguntza eukitzen dabe.
Itxartu Antzerki Taldea antzerki eskola bezala ere funtzionatzen da. Izan ere, - eskarmentu handi duten aktore kopuru garrantzitsu batekin batera - nahiko berriak diren beste kide batzuk bokalizazio nozio garrantzizkoak, texto-irakurketa, ahots-erabilera, gorputz-adierazpena, agertokiari ohitzea, eta abar jasotzen dituzte. Hau da, aktorearen formazio integrala bilatzen da ikuspuntu praktiko batetik.
Hauek izan dira antzerki muntai nagusiak:
- “La zapatera prodigiosa”, Federico García Lorcarena.
- “Luces de Bohemia”, Valle Inclán-ena.
- “Angelina o el honor de un brigadier”, Jardiel Poncelarena.
- “Los árboles mueren de pie”, Alejandro Casonarena.
- "La ciudad sitiada", Ripoll
Taldeak jendaurreko irakurketak ere egin ohi dauz, hau da, irakurketa dramatizatuak edo antzerki irakurriak, eta modalitate horretan emanaldietarako gonbidatu egin ebazan Arriaga Antzokira Antzerki-Autoreen Asoziazio Espainiarrak.
Modu horretan erakutsi dabez jendaurrean autore honeen obrak: Arthur Miller, Laila Ripoll, David Barbero, Anton Chéjov, Iñigo Ramírez de Haro, Rosane Mateo eta abar…
Gaur egun Jaime Armiñanen "Todas somos compañeros" komedian oinarritutako "Juegos de oficina" antzezlana ari da Taldea prestatzen. Komedia adin guztietako jendearentzat da egokia, denboratik kanpokoa antzezlana da. Gune batean izaera ezberdinak dituzten emakume batzuek topo egiten dute, bulegoan hain zuzen. Iritsi berria den gizon batek, Antoniok, eguneroko lan giroa hankaz gora jartzen
du. Antoniok egunerokoa idazten du eta egun batean emakume horietako batek eskuratzen du...
Lana Taldeko oraingo zuzendaria den Ivan Iparraguirrek zuzentzen du eta 2016ko azaroan Berango Antzerkia eta 2016ko abenduan Gernikako Ela Alai aretoan antzeztua izan zen. 2017ko martxoan Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan dago programatuta.
GURE ZUZENDARIA
Ivan Iparraguirre Rivas (Taldeko Zuzendaria)
Arte Dramatikoko ikasketak Limako Antzerkiko Klubean (Lima-Peru) egin zituen, antzezpen, interpretapen eta adierazpen-tekniketan (Gorputzarena, ahozkoa, keinuena, sormena, etab.) prestakuntza osoa lortuz. Ondoren Mimo eta Pantomiman prestatu zen Juan Arcos Mimo Eskolan (Lima-Peru).
Limako Antzerkiko Klubean (Lima-Peru) Antzerki-zuzendaritzako prestakuntza jaso zuen, antzerki eta arte mota ezberdinetako ikuskizunen antzerki zuzendaritza arloan prestakuntza osoa jasoz, eta hau bi tokitan osatu zuen, lehenik Cochamba-Boliviako San Simoneko Nazio Unibertsitate Nagusian Populazio-Antzerkiaren Sarrera ikastaroez eta gero antiago de Txileko Txileko Unibertsitatean Antzerki Zuzendaritzako Magisterreko antzerki zuzendaritzaren Espezializazioa eginez.
Horrez gain antzrki komunitariari eta bere ondorio kontextualei buruzko hitzaldiak, tailerrak, egitasmoak eta klaseak eskaini ditu; eta Amerika, Afrika eta Europako sinposio eta erakunde ezberdinetan.