Dantza

 

Hementxe ikusi dezakezu Itxartu Euskal Dantzari Taldearen  aurkezpena argazkitan.

 

Itxartu Euskal Dantzari Taldea 1976. urtean sortu zan Algorta-Getxon, eta xedea Euskal Kultura bultzatzea zan, zehatzago esanda betiko euskal kulturaren folklore adierazpena berreskuratzea, zabaltzea eta hedatzea. Gaur egun horretan dihardugu 100 pertsona: musikariak, dantzariak, gurasoak eta laguntzaileak. Urte guztiotan gure taldeak hainbat emanaldi eta aktibitate egin dauz, gure udalerrian nahiz kanpoan. Euskal Herritik kanpo ere ibili gara, Andaluzian, Galizian, Catalunyan, Portugalen, Txekiar Errepublikan, Argentinan eta abar... beti gure folklore aberatsa ezagutzera emoteko helburua gogoan.


 

Gainera gure herrian inguruko euskal giroa bultzatzeko saioak eta aktibitateak egiten doguz, esate baterako, Getxoko Agate Deuna Jaialdian, Algortako Inazio Deuna jaietako Jai Batzordearen parte hartzen dogu, Inauterietan, San Juanetan nahiz Olentzeron, eta Algortako Portu Zaharrean Nikolas Deuna jaiak berreskuratzeko lanetan ere bai.

Urtero, uztailaren amaieran Euskadiren ordezkari legez hartzen dogu parte Getxoko Nazioarteko Folklore jaialdian. Jaialdi hori Getxoko Kultur Etxeak antolatzen dau orain baina hasieran Itxartu Taldeak lagundu eban bideratzen Portugaleteko Elai-Alai taldeagaz batera.


 

Itxartu Euskal Dantzari Taldeak musikari talde bat ere badu: txistuak, soinua, esku-soinua, txirula, gitarra, txalaparta, biolina, panderoa, atabala, alboka, eta abar... Euskal Herriko tresna autoktonoak guztiak. Emanaldi zein saio guztietan musikari hauek taldeagaz batera joaten dira ohiko piezak jotzen.


 

Azken urteotan gure udalerritik kanpo hainbat Nazioarteko Jaialditan hartu dugu parte, aipagarrienak hauexek direlarik:

  • Malagako Fuengirolan, Herrien Nazioarteko Jaialdia; 1996tik 2002ra bitartean.
  • A Coruñako Meliden, Euskadiren eguna Galizan; 1997.
  • Nafarroako Bidankozen, Frankismoaren esklaboei eskainitako Omenaldia; 2004.
  • Barcelonako Cantonigrósen, Cantinegróseko Musika Nazioarteko 23. Jaialdia (dantza taldeen alorrean); 2005.
  • Barcelonako Sant Feliu de Llobregaten, Nazioartreko Folklorearen Nazioarteko III Mostra; 2006.
  • Festival Internazionale de folklore de Perledo (Italia); 2008.
  • Feria Internacional de los Pueblos, Fuengirola (Málaga); 2009.
  • XXVII Festival Internacional de Folclore, do Grupo folclorico da Casa do Povo de Serzedelo (Portugal); 2010.
  • XVIII International folklore festival of Klatovy (República Checa); 2011.
  • Semana Nacional Vasca de Argentina en Rosario (Santa Fe, Argentina); 2012.

 

Itxartu Musika Eskolaren eratze urtea 1990 izan zala esango dogu, nahiz eta Itxartu Taldea Kultur Elkartearen inguruan musika-

ekimen didaktikoak lehenago sortu ziran, txistu klaseak, besteak beste.

Urte horretan akordeoi didaktiko ("soinu" edo "triki" izenez ere ezaguna) klaseak bultzatu ziran hasiera batean eta denbora laburrean panderoa jotzen irakasten hasi zan. Aurrerago eskola arautuaren markoan txistu klaseak emoten hasi ziran berriro.

Gaur egun, trikitixa, pandero, alboka, txistu eta txalapartako klaseak ematen dira, beste klase honek emon badira ere: koilarak, gitarra, txirula...

 

 

Itxartu Musika Eskolaren helburu nagusiak honela zehaztu daitezke:

- Euskal Kulturaren esparruan lan egin, batez ere geure musika tresnen irakaskuntza ez-arautuan.

- Getxoko eta inguruko biztanleei irakaskuntza musikala emon eta Itxartu Taldea Asoziazio Kulturaleko beste talde eta aktibitateak ere zabaldu.

- Itxartu Euskal Dantzari taldeko musika taldean sartzeko musikari gehiago lortu.

 

Itxartu Musika Eskolak garatutako aktibitateak ikasturte bakoitzaren heziketa eskaintzan oinarritzen dira, eta aurretik aipatu doguzan bost musika tresna dagoz horren barruan. Gainera Itxartu Musika Eskolako ikasleek Itxartu Euskal Dantzari Taldeko emanaldietan hartu dabe parte, batez ere Algortan egindako aktibitateetan. Azkenez, Itxartu Musika Eskolako ikasle batzuk Bizkaiko beste musika eskola batzuekaz batera ibili dira entsegu eta emanaldi bateratuak egiten.