2019.07.07, mendia: Aulesti-Lekeitio goizeko txangoa

01/07/2019 10:28


ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK AULESTI-LEKEITIO  goizeko txangoa prestatu du UZTAILAREN 7an, igandea.


Informazio gehiago:


1. AUKERA (IBILBIDE OSOA)

Ibilbidea: Irteera Aulestitik (88m), Eguen-Gizaburuaga (40m), Amoroto (20m.) etahelduera Lekeition (10m).


Zailtasuna: ikusi oharrak,

Igoera metatua: 509 m.

Denbora: 3ordu 45min  gehi hamaiketakoarena.

Ibilbidearen luzera: 15,2 km.



2. AUKERA (IBILBIDE LABURRA)


Ibilbidea: Irteera Eguen-Gizaburuagatik (40m), Amoroto (20m.) eta helduera Lekeition (10m).


Zailtasuna: ikusi oharrak,

Igoera metatua: 341 m 

Denbora: 2ordu 50min gehi hamaiketakoarena.

Ibilbidearen luzera: 9,3 km.


IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, UZTAILAREN 4ko, osteguna, 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.


ADI, AUTOBUSEZ 8:00etan abiatuko gara, Algortako Batzokiaren parean dagoen autobus geltokitik!.


OHARRA: Irteeraren baldintzak alda diatezke partehartzaile kopuruaren arabera.



Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.





—————

Back