2020.03.01, mendia: Erlo (1.026 m) eta Xoxote (912 m)
25/02/2020 17:08ERLO (1.026m), XOXOTE (912m)
AITTOLAko Gurutzetik Ibilbide zirkularra
2020ko Martxoaren 1 (goizekoa)
IBILBIDEA
Irteera Aittolatik (643m), Erlo-Xoxote gurutzetik (821m), Erlo gailurretik (1.026m), Xoxote aterpetik (886m), Aittolatik (613m) Aittolako gurutzetik (640m) pasatuz eta helduera Aittolara (613m).
Zailtasuna: erdikoa (ikusi oharrak), 560m-ko gorako desnibela metatua, 10,5 Km-ko ibilbidea eta 3:10 orduko zeharbidea gehi hamaiketakoarena.
Kakute mendira (924m) igotzeko aukera Erlo-Xoxote gurutzetik, 1,8 km-ko luzapena, 40 minutu gehiago eta desnibela metatuko 130 m gehiago. Igoera honek gainontzekoak baino zailtasuna handiagoa du, euria egiten edota ibilbideak hezetasuna badu hain zuzen.
Informazio gehiago:
Bere borondatetik kanpoko arrazoirik gertatuz gero, Antolakundeak ibilbidea aldatzeko eskubidea izango du.
IZEN EMATEA:
Posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar da, otsailaren 28a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA
Batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2020ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.
—————