2020.02.16, mendia: Ganalto (898 m.)

11/02/2020 06:28

 

GANALTO (898m)

OTO GOIEN-etik Ibilbide zirkularra

2020ko Otsailaren 16an (goizekoa)

 

IBILBIDEA

 

Irteera Oto Goienetik (540m), Olazar menditik (883m), Ganalto gurutzetik (898m), Santa Marina Baselizatik (780m), Goros Kobatik (590m) pasatuz eta helduera Oto Goienera (540m).

 

Zailtasuna: erdikoa (ikusi oharrak), 520m-ko gorako igoera metatua, 12,6 Km-ko ibilbidea eta 3:10 orduko zeharbidea gehi hamaiketakoarena.

 

Bere borondatetik kanpoko arrazoirik gertatuz gero, Antolakundeak ibilbidea aldatzeko eskubidea izango du.

 

Informazio gehiago:

 

IZEN EMATEA:

Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com-era bidali behar da, otsailaren 14a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.

 

ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA, Batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik

 

Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2020ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.

 

—————

Back