2020.02.09, mendia: DURANAtik ARLABANera bide berdetik
05/02/2020 10:43
BIDE BERDE EUSKONAFARROA
DURANA-tik ARLABAN-erako zeharbidea
2020ko Otsailaren 9an (goizekoa)
IBILBIDEA
Irteera Duranatik, Retanako, Urbinako, Legutioko (Villareal) eta Landako geltokietatik pasatuz eta helduera Arlabara (Gipuzkoa).
Zailtasuna: erraza (ikusi oharrak), 123m-ko gorako desnibela metatua, 13 Km-ko ibilbidea eta 3:00 orduko zeharbidea gehi hamaiketakoarena.
Ibilbide ia laua eta oso erraza ohiko mendizaleentzat, eta erraza senderismoa praktikatzen duten guztientzat.
Informazio gehiago:
- 2020.02.09 Bide berde euskonafarra – Kartela
- 2020.02.09 Bide berde euskonafarra – Gaztelerazko oharrak
IZEN EMATEA:
Posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar da, otsailaren 7a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA
Batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2020ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.
—————