2019.11.24, mendia: ARANGATXA (923 m.)
20/11/2019 13:05ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAk azaroaren 24ean ARANGATXA (923 m.) mendira igotzeko goizeko mendi txangoa prestatu du.
Informazio gehiago:
IBILBIDEA: Irteera Andagoia-tik (602m) eta 12,4 Km-ko ibilbide zirkularra, Arangatxa (923m) gainetik pasatuz eta itzulera irteerako lekura.
Zailtasuna: ertaina (ikusi oharrak),
Igoera metatua: 440m
Iraupena: 3:00 ordu gehi hamaiketakoa.
Luzera: 12,4 km.
IZEN EMATEA:
Posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA Batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik.
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.
—————