2019.11.17, mendia: Ordunte urtegiaren ibilaldia

13/11/2019 07:09

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK ORDUNTE URTEGIAREN IBILALDIA goizeko txangoa prestatu du AZAROAREN 17an, igandea.

 

Informazio gehiago:

 

IBILBIDEA: Irteera Nava de Mena-tik eta (780m), Ordunte urtegi inguruan 10,2 Km-ko ibilbidea eta leku berbera ailegatu arte.

 

Zailtasuna: Erraza (Ikus ”Oharrak gazteleraz”)

Iraupena: 2o 30min gehi hamaiketakoa.

Igoera metatua: 50 m.

Luzera: 10,2 Km.

 

IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar da, azaroaren 15a, ostirala, baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Posta horretan pertsona kopurua eta automobila eramateko prest bazaude, adierazi behar dira. Bidaiari bakoitzak 7 euro ordainduko dizu.

 

ADI! ALDI HONETAN 9:00etan, KOTXEZ JOANGO GARA, Algortako Batzoki ondoko bus geltokitik

 

OHARRA: Irteera honetan parte hartu ahal duten persona kopurua kotxe kopuruaren menpe geratuko da.

 

Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.

 

—————

Back