2019.09.15, mendia: Santimariñazar eta Erdella

10/09/2019 00:22

Itxartu Mendigoizale Taldea 2019ko irailaren 6erako SANTAMARIÑAZAR (676 m) eta ERDELLA (682 m.) mendietara goizeko txangoa antolatu du.

 

IBILBIDEA: Irteera Zaldibarretik (228m), Santamariñazar (676m), Erdella (682m.) eta helduera Elorrion (212m).

 

Zailtasuna: ikusi oharrak,

Igoera metatua: 622 m.

Iraupena: 3:15 ordu gehi hamaiketakoa.

Luzera: 10,7 Km.


 

Informazio gehiago:


 

IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar da, irailaren 12a, osteguneko 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da


 

ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik

 

OHARRA:

Irteeraren baldintzak alda diatezke partehartzaile kopuruaren arabera


 

Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.

 

—————

Back