2019.06.09, mendia: PAGONABARRA
03/06/2019 13:28
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK PAGONABARRA mendirako goizeko txangoa prestatu du EKAINAREN 9an, igandea.
Informazio gehiago:
Ibilbidea: Irteera Luiaondotik (180m), Mostatxaren gaina (668m), Pagonabarraren gaina (606m) eta itzulera Luiaondora (180m).
Zailtasuna: ertaina-handia.
Igoera metatua: 790 m.
Iraupena: 3o 45min gehi hamaiketakoa.
Luzera: 13,2 km.
IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, EKAINAREN 6ko, osteguna, 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
ADI, AUTOBUSEZ 8:00etan abiatuko gara, Algortako Batzokiaren parean dagoen autobus geltokitik!.
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.
—————