2019.06.02, mendia: GANEKOGORTA (998 m.), adar mendia

28/05/2019 10:09


ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK GANEKOGORTA (998 m) mendirako txangoa prestatu du
EKAINAREN 2an, igandea, Bizkaiko adar mendien eguna delarik.



Informazio gehiago:

Irteera ofiziala Kobetamendi parking-etik 8:00 etan izango da. Pagasarrin zerbait  hartu ondoren, 10:00 etatik aurrera Ganekogortara igoko da eta eguerdiko 12etan Ganekogortaren gailurrean adarrak zintzoki joko dira, tradizkioa betez.


Hala ere gu kotxez Igertu aparlekuraino igoko gara (Pagasarrira igotzen den errepidearen eta Bolintxura doan errepidearen arteko gurutzean)


Gure ibilbidea: IGERTUtik irtetzea, Iraupena 4:00 ordu gehi hamaiketakoa

Igoera metatua : 909 m.

Luzera: 13,09 km



IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com-era bidali behar da, maiatzaren
30
a, osteguneko 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketak izatekotan deitzeko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 3 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da



ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, KOTXEZ JOANGO GARA,
Algortako Batzoki ondoko bus geltokitik


—————

Back