2019.05.05, mendi: Garbola eta Burgoa

01/05/2019 09:42

 


ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK GARBOLA eta BURGOA mendietarako  goizeko txangoa prestatu du
MAIATZAren 5ean, igandea.

 

Informazio gehiago:



Ibilbidea:  Irteera Bakio-tik (20 m.), Garbola (477 m,), Burgoa (451 m.) eta Bakio-ra (20 m.) itzuli

Zailtasuna: ertaina

Igoera metatua: 510 m.
Iraupena: 3:15 ordu gehi hamaiketakoa.
Luzera: 12,0 km.



IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, MAIATZAREN
2ko, osteguna, 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.


ADI, AUTOBUSEZ 8:30etan abiatuko gara, Algortako Batzokiaren parean dagoen autobus geltokitik!.

 

Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.


Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.

 

—————

Back