2019.03.31, mendia: KAPILDUI (1.170 m.), egun osokoa
27/03/2019 10:05ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK KAPILDUI menidrako egun osoko txangoa prestatu du MARTXOAREN 31an, igandea.
Informazio gehiago:
Ibilbidea: Irteera Arluzea-tik (750 m.), Errotetako sakana, Kapildui gaina (1.170 m.) eta helduera Arluzea-ra (750 m.).
Zailtasuna: ertaina.
Igoera metatua: 665 m.
Iraupena: 4:00 ordu gehi hamaiketakoa.
Luzera: 14,3 km.
Janaria eta ura eramatea beharrezkoa da, Algortara ez bait gara 18:00ak arte g.g.b. ailegatuko.
IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, MARTXOAREN 28ko, osteguna, 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 15 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da. 20 pertsona edo gehiago ez izatekotan, irteera kotxe partikularrekin antolatuko da.
Izena ematean, kotxe eta zenbat pertsona eramateko prest ote zauden adierazi behar diguzu.
ADI, ERLOJUAREN ALDAKETAREKIN!
AUTOBUSEZ (edo kotxez) 9:00etan abiatuko gara, Algortako Batzokiaren parean dagoen autobus geltokitik!.
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.
—————