2019.03.03, mendia: Sabigain, Eskumin eta Errialtabaso
25/02/2019 10:04
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK SABIGAIN, ESKUMIN eta ERRIALTABASO mendietarako goizeko txangoa prestatu du MARTXOAREN 3an, igandea.
Informazio gehiago:
Aukera bi:
1.- Ibilbidea: Irteera Urkiolatik, Saibigain, Eskumin, Errialtabaso eta helduera MaƱariara.
Zailtasuna: ertaina.
Igoera metatua: 655 m.
Iraupena: 4:00 ordu gehi hamaiketakoa.
Luzera: 12,4 km.
2.- Ibilbidea: Irteera Urkiolatik, Saibigain, Eskumin, eta helduera MaƱariara.
Zailtasuna: txikia.
Igoera metatua: 505 m.
Iraupena: 3:30 ordu gehi hamaiketakoa.
Luzera: 10,0 km.
IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, OTSAILAREN 28an, osteguna, 14:00ak baino lehenago.
Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA, Algortako Batzokiaren parean dagoen bus geltokitik
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.
—————