2019.01.27, mendia: Celadilla, Arbalizta eta Espaldaseca

22/01/2019 17:10


ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK CELADILLA, ARBALITZA eta ESPALDASECA (SANTXOSOLO edo TRASMOSOMOS MENDILERRO)-rako  goizeko txangoa prestatu du URTARRILAREN 27an, igandea.


Informazio gehiago:


Ibilbidea: Irteera Balmasedatik (147 m.), Arbalitza (697 m.), Celadilla gaina (683m), Espaldaseca (696m) eta Itzulera Balmasedara.

 

Zailtasuna: Ertaina.

Igoera metatua: 894 m.

Denbora: 3:30 ordu gehi hamaiketakoa.

Luzera: 10,7 Km.


IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, URTARRILAREN 24ean, osteguna, 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.


ADI! ALDI HONETAN  8:00etan, AUTOBUSEZ  JOANGO GARA


Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.

—————

Back