2017.01.29, XXXI. Itxartu krosa: izena emateko epea zabalik

11/01/2017 08:30

 

 

Izena emateko epea zabalduta dago, urtarrilaren 26ra (osteguna) arte. Hurrengo bi egunetna, hots, 27an eta 28an, ostirala eta larunbata, ez da inskripziorik onartuko. Lasterketaren egunean, urtarrilak 29an, izena emateko aukera egongo da Algortako Batzokiko Patioan, norberaren lasterketa hasi baino ordu erdi bat lehenagora arte.

 

Interneten bidez izena-emateko, orri honen erdian dagoen fitxa bete behar duzu, era honetara: gutxienez fitxa horretan asteriskoa (*) duten eremu guztiak bete behar dituzu (kluba edo ikastetxe batean ari ez bazara beren eremu hori hutsik utzi dezakezu).

Koadroa bete (bat baino partaide gehiago bazarete nahi duzun adina aldiz) eta gero "Bidali" zapaldu.

Prozedura hori zaila gertatzen bazaizu, posta batean eskatzen dizkizugun datu guztiak idatzi eta bidali iezazkiguzu.

Gure helbide elektronikoa hauxe da: itxartu.itxartu@gmail.com

Puntu hauetan ere zure inskripzioa egin dezakezu, urtarrilaren 26ra arte:

  • Algortako Kantxa Kirol Moda dendan (Torrene kalean)
  • Algortako Deportes Gaztañaga dendan (Amezti kalean)
  • Fadura Polikiroldegian (Eraikin nagusian)

Klubek eta Ikastetxeek bere korrikalarien datuak hemen ageri den excel orrian idatzi behar dituzte eta lehen aipatutako itxartu.itxartu@gmail.com helbidera bidali behar dituzte. Excel horretan guk bakoitzari dagokion dortsal-zenbakia idatziko dugu eta berriro klub edo Ikastetxeari bidaliko diegu. Hemen ageri den excela jaisteko arazorik baduzu, eskatu iezaguzu itxart.itxartu@gmail.com helbidera

Interneten bidez apuntatzen direnak eta klubek eta Ikastetxeak dortsalak urtarrilaren 29an bertan jaso beharko dituzte, Algortako Batzokiko Patioan, norberaren lasterketa hasi baino ordu erdi bat lehenagora arte. Helbide elektroniko bera erabiliz apuntatu diren pertsonen dortsalak multzo banatan gordeko ditugu 29an denak batera emateko. Era berean egongo dira klub eta ikastetxeetakoak. Multzoei dagokienez, multzo bakoitzean lehen apuntatu den pertsona eta bere lehen abizenaren lehen hizkia hartuko dugu erreferentzia 29an dortsalak emateko (adibidez, helbide elktroniko batetik Javier Martinez, Sabin Agirre eta Amaia Zarandona hiru pertsona hauek eta orden honetan apuntatu badira, M hizkia duen mahaianemango dizkiegu hiru dortsalak batera, M delako lehen apuntatutakoaren lehen abizenaren lehen hizkia). Klub eta Ikastetxeei dagokienez, bere izen ofizialaren lehen hizkia izango da erreferentzia

Bere kaxa eta bakarrik apuntatutako pertsonek bere lehen abizenaren lehen hizkiaren arabera sailkatuko ditugu 29rako.

 

Informazio gehiago:

 

—————

Back