2016.09.18, mendia: BESAIDE

13/09/2016 13:17

 

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK IRAILAREN 18an, igandea,  BESAIDErako goizeko mendi txangoa antolatu du.

 

Informazio gehiago: Betsaiderako txangoa

 

Irteera,  Kanpazar (467m) mendatetik, hortik Santa Luzia (500m) gainera eta Besaidera (564m) (1o 30 m). Besaiden, Karraskainburu (669m) gaina egiteko aukera egongo da. 

Itzulera ibilbide beretik.

 

Zailtasun gutxikoa da, 250 m-ko igoera metatua eta 3:00 orduko ibilbidea

 

OHARRA:
Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar dute, IRAILAREN 16a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago. Posta horretan pertsona kopurua eta automobila eramateko prest bazaude, adierazi behar dira. Bidaiari bakoitzak 7 euro ordainduko dizu.

 

ADI! ALDI HONETAN 8:30etan, KOTXEZ JOANGO GARA

 

Betsaide gailurrak dituen berezitasun bakarra bere kokapenean datza. Izan ere, bertan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeek bat egiten dute bere gailurrean. Euskal Mendi Federazioak bertan monumentu bat eraiki zuen eta irailaren hirugarren igandean
hiru herrialdeetako mendizaleak mendian hildako pertsona guztiak gogoan izateko biltzen dira. Hegoaldean, mendi-lepo batean, monumentu berri bat eraiki zen, deigarriagoa neurri batean, baina inguruarekin ez dator bat.


 

—————

Back