2016.09.17, X. Getxoko Milia: izena emateko epea zabalik
01/09/2016 13:24
Izen emateko epea zabaldud a eta irailaren 15an bukako da. Toki hauetan egin daiteke inskripzioa:
- Itxartu Taldearen www.itxartu.com webgunean sartu eta "X. Getxoko Milia - Inskripzioa" laukian edo "Elitekoen partaideen Eskaera" fitxan datuak idatzi (* dutenak ezinbestekoak dira), eta "Bidali" sakatu. Dortsalak helmugaren hurbil egongo den karpa batean jasoko dira lasterketa egunean eta gutxienez norberaren lasterketa hasi baino ordu erdi bat lehenago
- Getxon kokatuta dauden Kantxa Kirol Moda eta Deportes GaztaƱaga dendetan: irailaren 5etik aurrera.
Izena ematen denean datu hauek idatzi behar dira: Izena, abizenak, jaioturtea, sexua, maila, bizi zaren herria eta zure kluba edo ikastetxearen izena (horietakoren batean partaidea baldin bazara).
Informazio gehiago:
Elitekoen lasterketetan parte hartzeko federatu-fitxa edo lizentzia aurkeztu behar da ezinbestean. Inskripzioa gonbidapen bidez egiten da. Interesatuek dagokien fitxa ("Elitekoen partaideen eskaera") bete behar dute eta bertan derrigorrez federatu-fitxaren zenbakia ipini behar dute. Bere fitxa eta datuak aztertu ondoren, Antolatzaileak harremanetan jarriko dira pertsona interesatuekin, federatu lasterketan parte hartzeko baldintzak adosteko, ahal baldin bada, edo, federatu lasterketan onartzen ez badugu, lasterketa herrikoian parte hartzeko aukera emateko.
—————