2016.06.19, mendia: GANEKOGORTA

13/06/2016 18:13

 

 

Ekainaren 19an, igandea, ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK antolatu duen GANEKOGORTA (998m)rako goizeko irteerari buruzko informazioa da hau.

 

Ibilbidea: IGERTUtik abiatuko gara,

Iraupena: 4:00 ordu gehi hamaiketakoa

Igoera metatua : 909 m.

Luzera: 13,09 km

 

OHARRA:
Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar dute, Ekainaren 17a, ostiraleko
14:00ak baino lehenago. Posta horretan pertsona kopurua eta automobila
eramateko prest zauden adierazi behar dira. Bidaiari bakoitzak 3 euro ordainduko dizu

 

Informazioa artxibo hauetan:

 

ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, KOTXEZ JOANGO GARA

 

Gidarientzako oharra

 

IBILBIDEA: Algortatik Bilbo aldera joango gara A8 autobidetik, Zabalburu adierazten duen 116A-tik utziz.

Biribilgune handi batera iristean, Autobidera doan eskuineko lehen irteeratik segituko dugu, San Adrian etorbidetik alegia.

San Adrian etorbidean gaudela A8 autobidearen gainetik igaroko gara. Zubia zeharkatu eta berehala ezker aldera jo beharko dugu (San Adrain etorbidetik ibiliko gara oraindik). Eskuin aldean Iberdrola utziko dugu.

Handik apur batera biribilgune txiki batekin egingo dugu topo eta aurrera jarraituko dugu Larraskitubidea kaletik gora eta ondoren Pagasarribea kaletik, Athletic tabernaren ondotik pasaz, Igertu parkingeraino heldu arte.

 

Ikus ezazu honekin batera dagoen parkingerako ibilbidea izeneko artxiboa

 


 

—————

Back