2016.04.17, mendia: SOPELA-DERIO, GR280tik

11/04/2016 07:34

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK, gurekin harreman estua duten gainontzeko taldeekin batera, "URIBE KOSTAKO GR 280-ren SOPELA-DERIOko ETAPA" txango bateratua antolatu dute APIRILAREN 17an, igandea.

Ibilbidea:

8:00 etan ateratzen da. Elkartze puntua: DERIOko udal probalekuan (Mungialde Etorbidea 18aren aurrean), Kultur Birikatik 200mtara.

Doako autobusez Sopelara joango gara eta hartatik GR280-ko etapa hasiko da. 20 km-ko ibilbidea da, Aurreikusitako denbora 4- 4,5 ordu.

GARRANTZITSUA: Autobusak antolatzeko, izena eman behar da aurretik.

Zure kabuz Deriora joan nahi baduzu, 946 156 612 telefonoan, goizeko 8:00etatik 15:00etara, apirilaren 13 (asteazkena) azken eguna delarik.

Itxarturekin Deriora joan nahi baduzu, posta elektroniko bat "itxartumendi2015@gmail.com"-era bidali behar duzu, Apirilaren 15ean, ostirala, baino lehenago. Posta horretan zoazten pertsonen datuak eta automobila eramateko prest bazauden, adierazi behar duzu. Bidaiari bakoitzak 2 euro ordainduko dizu. Kasu honetan 7:30etan aterako gara
batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik

Kontuan hartzekoa: izenak ematerakoan, pertsona guztien izena, abizenak, NAN zenbakia behar ditugu asegururako.

ADI! ALDI HONETAN 7:30etan, KOTXEZ JOANGO GARA

Beti bezala Batzokiko Tabernan kartela jarriko da. Informazio gehiago karteletan.

—————

Back