2015.10.12: XXXIII. Algortako Ibilaldiak (Neurtua eta Herrikoa)

01/10/2015 13:49

 

XXXIII"ITXARTU" ALGORTAKO IBILALDI NEURTUA

Urriaren 12an, ohiko datan, Itxartu Taldearen Mendigoizale Sailak antolatzen duen XXXIII Agortako Herri ibilaldia eta Ibilaldi neurtua jokatuko dira.

Ibilaldiei buruzko informazioa agiri hauetan agertzen da (laster azalduko ditugu artxibo guztiak):

Izen ematea www.itxartu.com gure webgune honetako hasierako orritik egin daiteke. Hor 3 fitxa daude eta zuek zein bete behar duzuen aztertu eta erabaki behar duzue betetzen hasi baino lehen:

  • Ibilaldi neurtuan (luzean, 18,5 km)) bikote bezala parte hartu nahi baduzu lehena bete behar duzu.
  • Ibilaldi neurtuan (luzean, 18,5 km) bakarrik egin nahi baduzu, bigarren fitxa bete behar duzu, baina jakin behar duzu ibilaldi hau bikoteka egitekoa dela eta bakarrik egiten baduzu, ez duzu saririk eskuratzeko eskubiderik izango.
  • Herri Ibilaldia (laburra, 6,5 km) egin nahi baduzu, gaztea zarelako edo gazte baten laguntzailea izan nahi duzulako, hirugarrena bete behar duzu.

Fitxa bakoitzean bikote bat, edo pertsona bat, edo gazte bat eta gehienez bi laguntzaile apuntatu daitezke. Gehiago nahi baduzu fitxa bat baino gehiago bete behar duzu.

Behin betez gero, "Bidali" botoia zapaldu behar duzu eta erantzun gisa mezu bat jasoko duzu, zure izen ematea onartua izan dela aipatuz.

Azken argibidea: luzeari Ibilaldi neurtua deitzen diogu kontrol batzuetatik igaro behar delako eta kontrol bakoiztean denbora neurtzen delako; eta laburrari Herri ibilaldia esaten diogu kontrolik ez eta denborarik ez dagoelako

Izen emateko fitxa hauek betetzerakoan kontu hauek eduki behar dira kontuan:

  • Izen ematearen fitxa bidali ondoren, eskaera onartu dela aderaziz ohar bat agertuko zaizu, baina ez zaio inori zenbakirik emango. Zenbakiak ibilaldiaren egunean banatuko dira eta bikote kasuetan, lehen ibiltariaren lehen abizenaren orden alfabetikoaren arabera egingo da txartelen banaketa; bakarrik egingo duten kasuetan partaidearen lehen abizena hartuko da kontuan; eta Herri Ibilaldiaren kasuan umearen (edo lehen umearen) lehen abizenaren arabera ordenatuko dira txartelak (laguntzaileek umearenarekin batera izango dituzte beren txartelak, beti umearen abizena kontuan hartuta, eta ez laguntzailearena).
  • Ibilaldiaren egunean hainbat mahai jarriko dira txartelak emateko eta mahaietan ondo adieraziko dugu zein letratatik zein letratara jaso daitezken bakoitzean.

Zuen eskaerak jasotzen ditugunean gure fitxategian sartuko ditugu eta erantzungo dizugu zuen eskaerak onartu ditugula esanez. Hala ere, itxaron ezazue bizpairu egun erantzuna jasotzeko eta bitartean ez zaitez berriro ere izena ematen hasi. Hiru egun igaro ondoren, orduan bai, berriro apuntatu zaitez badaezpada ere.

—————

Back