2012.12.02: Algortako kaleetan dantzan

27/11/2012 03:53

 

Hurrengo abenduaren 2an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Itxartu Euskal Dantzari Taldeko kideak Algortako kaleetatik kalejiran eta dantzan arituko dira abenduaren 3an izango den euskeraren nazioarteko eguna ospatzeko. Hori dela eta, 100 pertsona inguru dantzari eta musikarien artean, dantzaldia eskeiniko dute Satistegin eta Telletxen. Euria eginez gero, Zabala eskolako arkupetan ekitaldi bakarra burutuko dugu.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

Xabierko Frantzisko deunari buruzko informazio gehiago: https://www.euskomedia.org/aunamendi/ee63924

—————

Back