2012.09.23, mendia: Lekanda (1.309m)

19/09/2012 11:05

Irailaren 23an, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldea Lekanda gailurrera (1.309m) igoko da, Pagomakurren abiaturik.

 

Kotxez joango gara eta, horregatik, hauxe aholkatzen dugu:

  1. Ibilaldra joan nahi duen pertsona orok Algortako Batzokiko Tabernan jarrita dagoen zerrendan apuntatu dadila.
  2. Beraien artean kotxe batean joateko taldea osatzen duten pertsonek halaxe adierazi dezatela zerrenda horretan.
  3. Bere kotxea eramateko prest dauden pertsonek horixe idatzi dezatela zerrenda.

Kotxerik gabe dauden pertsonei Antolatzaileek bilatuko diete kotxe bat ibilaldira joan daitezen.

 

Algortatik abiatu: 8:00etan, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.

Pagomakurren ibilaldiaren hasiera: 9:00etan.

Ibilbidea: Pagomakurre - Atxulaur Begia - Urkijobaso - Lekanda (1.309m) - Arrabako atea - Pagomakurre

Luzera: 8 km.

Metatutako igoera: 516 m.

Iraupena: 3 o. 40 min., gehi hamaiketakoa.

Zailtasuna: ertaina-handia, ez luzeragatik, ezta metatutako goeragatik, zati batzuetan ibiltzea nahiko zail gertatzen delako baizik.

Algortara itzuli: 14:30etan

Informazio gehiago:

—————

Back