2011.09.24: V. Getxoko Milia
12/09/2011 18:45
Irailaren 24ean Getxoko V. Milia burutuko da, Itxartu Taldeak eta Getxoko Atletismo Taldeak antolatuta. Bi talde horiekin egitasmo honetan elkar lanean eta beraiei lagunduz, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Metroa, Euskadiko Kutxa, Coca Cola, DEIA Egunkaria, ONDA VASCA eta herriko hainbat elkarte eta enpresa egongo dira.
1.- MILIAren DATA
2011ko Irailaren 24a
2.- MAILAK
MAILAK (Gizonezko eta emakumezkoak)
Txikiak Benjaminak Kimuak Haurrak Kadeteak Gazteak Júniorrak Seniorrak ELITE |
JAIOTZE-DATAK
2003 eta ondorengoak 2001 eta 2002 1999 eta 2000 1997 eta 1998 1996 1994 eta 1995 1992 eta 1993 1991a eta aurrekoak
|
- ELITE mailan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, eskuartzaileak gonbidapenen bidez aukeratuko dira.
- Korrikalari gonbidatuak Euskadikoak zein Estatukoak eta Nazioartekoak izango dira.
3.- LASTERKETEN ORDUTEGIAK
ORDUA
11:45 11:50 12:00 12:05 12:10 12:20 12:30 12:40 12:50 13:00 |
MAILAK
Txikiak Benjaminak Kimuak Haurrak Gizonezkoak: Kadeteak, Gazteak eta Juniorrak. Emakumezkoak: Kadeteak, Gazteak, Juniorrak eta Seniorrak Gizonezkoak eta emakumezkoak: herrikoiak Gizonezkoak: Seniorrak Eliteko Emakumezkoak Eliteko Gizonezkoak |
IBILBIDEA
Itzuli 1 Itzuli 1 2 itzuli 3 itzuli milia milia milia milia milia milia |
Gizonezko seniorretan bi lasterketa daudenez, antolatzaileek eskubide osoa izango du korrikalari federatu bate zein lasterketa korritu behar duen erabakizateko
4. IZEN EMATEA
Izena emateko aukera hauek dituzu:
- Itxartu Taldearen posta elektronikoaren bidez, 23ra bitartean: itxartu.itxartu@gmail.com edo info@itxartu.com
- Eta Kantxa Kirol Modan (Torrene 13) eta Deportes Gaztañagan (Amezti 8), Algortan, 23ra bitartean.
Eta lasterketa egunean izen-emateko mahaian, lasterketa abiatu baino ordu erdi bat lehenago (kupoa bete ez bada).
Izena emateko, izen abizenak, jaioturtea, bizi-herria eta klub edo ikastetxearen izena (nonbait egonez gero) eman behar dira.
Informazio gehiago:
- Lasterketa iragartzen duen kartel honetan
- 4 orrialdek osatzen duten liburuxka honetan: 1.orr. - 2.orr. - 3.orr. - 4.orr.
5. SARIAK
Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiek ezarritako araudien arabera, Txiki, Benjamin, Kimu eta Haur mailetan ez da sari berezirik egongo. Partaide guztiek, bere parte hartzea eskertuz, oparitxo bana jasoko dute.
Kadete, Gazte, Junior eta Herrikoi mailetan garaikurrak egongo dira lehen hiru sailkatuentzako.
Elite mailetan, gizonezko zein emakumezkoetan, garaikurrak ez ezik, diru-sariak ere egongo dira lehen bost sailkatuentzako eta hiru lehen euskaldunentzako, kopuru hauek hain zuzen:
Elite 1.a: 150 € 2.a: 100 € 3.a: 75 € 4.a: 50 € 5.a: 25 € |
Elite Euskaldunak 1.a: 100 € 2.a: 60 € 3.a: 40 € |
Eta federatuetan honako diru-sariak:
Federatuak Mutilak 1.a: 120 € 2.a: 90 € 3.a: 75 € 4.a: 50 € 5.a: 25 € |
Federatuak Neskak 1.a: 120 € 2.a: 90 € 3.a: 75 € |
Aurrekoez gain, zirkuituko errekorrak gainditzegatik beste sari batzuk egongo dira, bai errekor absolutuei dagozkienean (300 €), baita euskal korrikalariei dagozkienean (200 €), gizonezko eta emakumezkoen mailetan.
Azken bi lasterketetan lortu diren denborarik onenak hauexek dira:
Gizonezkoen errekor absolutua: 4 min. 18 seg.
Emakumezkoen errekor absolutua: 5 min. 09 seg.
Euskal gizonezkoen errekorra: 4 min. 31 seg.
Euskal emakumezkoen errekorra: 5 min. 21 seg.
6.- ANTOLATZAILEAK
Getxo Atletismo Taldea
- 1960an sortu zen.
- Bere ibilbide luzean zehar, Estatuko Ohorezko Mailan aritu da, eta hainbat atleta internazional eta olinpiko izan ditu.
- Urtero atletismo lehiaketa ugari antolatzen ditu, azken urteko hauek besteak beste:
- IV. Getxoko Milia
- XXVII Itziar Oroi-lasterketa. 3.500 korrikalarik baino gehiago.
- XXXIV Villamonteko Krosa.
- XXVI Itxartu Taldea Krosa
- Getxoko Andra Mariko Krosa
- Ereagan Sahararen aldeko Krosa
Itxartu Taldea
- Kultura zein Kirol arloetako Elkarte hau 1976an sortu zen.
- Kirol arloari dagokionez, ekintza hauek antolatu ditu azken urtean:
- IV. Getxoko Milia
- XXVI. Itxartu Taldea Krosa
- XXVIII. Algortako Ibilaldi Neurtua
- XXVIII Itziar Memoriala. 3.500 korrikalarik baino gehiago.
- VI. Eskuzko Pilotaren Txapelketa
- IV. Futbito Txapelketa
- II. Emakumezkoen Futbito Txapelketa
- Euskal Herri Kirolaren Ikuskizuna
- Mendi txangoak
7.- ANTOLATZAILEEN HELBURUAK
- 1987an antolatutakoa aitzindari izanik, 2008an Getxoko Milia antolatzeari berriro ekin ondoren, kirol lasterketa hau sendotzea.
- Atletismoaren jarduera sustatzea.
- Getxo Udalerria bera sustatzea.
- Bizkaiko herritarrei kirol ikuskizun egokia eskaintzea.
- Kirola egiten herri-guneak erabiltzea, Autorik gabeko egunaren inguruan Udalaren Iraunkortasunaren inguruko politikak indartzen.
—————