2011.01.31: XXV. "Itxartu Taldea" Krossa

17/01/2011 08:22

 

 

Urtarrilaren 30ean Algorta-Getxoko Itxartu Krossaren XXV. lasterketa burutuko da.

Eguna: 2011ko urtarrilaren 31.

Ordutegiak: 11:00etatik aurrera.

Mailak: denak, txiki mailetik beteranoetara, neskak zein mutilak.

Luzerak: 330 m. laburrena (txikiek) eta 5.500 m. luzeena (Seniorrek).

 

Izen-emateak:

Dohakoak izango dira eta era hauetara egin ahal izango dira:

  • Urtarrilaren 28a bitartean, ostirala, egun osoan zehar, hots, gaueko 12:00ak arte, Itxartu Taldearen posta elektroniko hauetan: itxartu.itxartu@gmail.com eta  info@itxartu.com (izena, abizenak, jaioteguna eta herria adieraziz).
  • Kantxa Kirol Moda edo GaztaƱaga Kirolak dendetan 2010-01-28ra bitartean.
  • Krossaren egunean, lasterketa bakoitzaren hasi baino ordu erdi baino lehenagora arte, Algortako Batzokian.

 

Gainera,

  • Klubek eta ikastetxeek beren atleta guztiak batera izen-eman ditzakete, aipatutako posta elektronikoetan itxartu.itxartu@gmail.com eta  info@itxartu.com
  • Krossaren egunean mahai bereziak ipiniko dira posta elektronikoaren bidez beren izen-emateak egin dituzten pertsonek beren dortsalak ahalik eta lasterren jaso ahal izan ditzaten. Klubei eta Ikastetxeei dagokienean, dortsal guztiak elkarrekin eta ordezkariari edo pertsona arduradunari emateko prest izango dira mahai horretan. 

 

Barritasunak

  • Txiki maila zabaldu dugu, 2005ean edo geroago jaio direnentzako.
  • Maila guztietan mutilak/gizonak eta neskak/emakumeak alkarrekin ibiliko dira, nahiz eta bina sailkapen egongo diren.
  • Zirkuitu berria da eta bikoitza. Kartelean ageri dira biak.

 

Informazio gehiago:

 

 

—————

Back