2010.05.11: Toloño (1.271m) mendira eta kultura-bisitak

06/05/2010 15:38

 

Igande honetan Toloño-ra (1.271 m.) joango gara mendigoizaleok eta, egun osoko txangoa izanik, mendira joan nahi ez dutenek kulturazko bisitak egiteko parada izango dute.

Irteera: goizeko 8:00etan, oraingoan Algortako Batzoki ondoko autobus-geltokian, Telepizza ondoan. Autobusean hainbat mahai, aulki eta abar sartu beharko ditugunez, 7:45etan egon gaitezela aholkatu nahi dugu.

Bi aukera:

  1. Toloño (1.271 m.) mendira joan: Salinillas de Buradon-etik (500 m.) abiatuko gara.
  2. Kultura-bisitak: Salinillas de Buradon eta Labastida (azken honetan Ertaroko azoka izango dugu ikusgai)

Bazkaria:

  • 14:30etan San Gines izeneko Jolas-Eremuan
  • Norberak eraman behar ditu janariak eta edariak.
  • Itxartu Mendigoizale Taldeak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu denontzako.

Arratsaldea: Haro-n emango dugu, bakoitza bere erara.

Itzulera: 21:30etarako Algortan egongo gara.

Izen-ematea: 10 € Itxartu Mendigoizale Taldearen BBKko kontu honetan sartuz: 2095 0022 00 9106732999

Toki mugatuak, autobusez joan nahi izanez gero.

Informazio gehiago:

—————

Back