2010.05.02: Dantza Taldea Euskal Herriko Dantzari egunean
28/04/2010 14:11
Baionan izango da.
Egitaraua
10:30etan: Desfilea Laugatik partituz, Alde Zaharra zeharkatu eta Errugbi zelaira iritsi.
11:30etan: Dantza emanaldia Baionako errugby zelaian. Euria egingo balu, kiroldegian egingo da dantza emanaldia.
- Araba: Neska mutilak azkenean pozik, Araiako jota, Uruñuela.
- Nafarroa Beherea: soka-dantza, euskaldunak, sorginak eta kadrila.
- Bizkaia: dantzari-dantza (zortzinango, makil jokoa eta txotxongillo), gorulariak (arku-dantza eta dominguillo).
- Gipuzkoa: agurra, ezpata-dantza eta zinta dantza.
- Lapurdi: Ahurtiko makil-dantza, makil txiki berri eta Beteluren fandangoa.
- Nafarroa: Pamplonas, Desmayo, Lesaka (makil gurutze, zeharkakoa, zubi gainekoa).
- Zuberoa: Zuberoako dantzak.
14:00etan: Bazkaria Laugan
17:00etan: Erromeria Patxi eta Konpainiarekin.
21:00etan: Amaiera
Eta egun hori eman ondoren, Itxartu Euskal Dantzari Taldeak ekitaldi hauek izango ditu maiatzean zehar:
- Maiatzak 8: Itxas Argiak urtero antolatzen duen dantzari txikien eguna (Getxon).
- Maiatzak 16: 2010eko Bizkaiko dantzari eguna Sondikan.
—————