2010.01.17: Etxebarri-Lutxana zeharkaldia
13/01/2010 13:55
Urtarrilaren 17an, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldeak Etxebarri - Lutxana zeharkaldia egingo du.
Etxebarri-ra metroz joango gara, gehienok Algortatik. Hauek Algortako metro geltokian 8:05erako egon behar dute, hartuko dugun metroa Algortatik 8:15etan igarotzen dena izango baita.
Taldearekin beste geltoki batean bat egin nahi dutenek jakin dezatela talde nagusia aipatutako tren horretako azken bi wagoietan joango direla.
Mendi txangoak 3:30 eta 4:00 ordu bitarteko iraupena izango du eta Algortara 14:00ak inguruan helduko gara, berriro ere metroz Lutxanatik.
Bakoitzak bere Creditrans-a eraman dezala aholkatzen dugu.
Ibilbidea toki hauetatik igarotzen da: Etxebarri - Ganguren - Avril - Santo Domingo - Artxanda - Banderas - San Bernabe - Enekuri - Lutxana
Honekin batera:
- Ibilaldiaren iragarkia.
- Ibilaldiari buruzko oharrak gazteleraz.
—————