2010.01.10: Armintza-Algorta zeharkaldia

07/01/2010 13:56

 

 

Urtarrilaren 10ean, igandea, 2010. urte berriari dagozkion mendi-txangoei emango diegu haisera. Euskal kostaldetik egingo dugu ibilaldia, Armintzan abiatuz eta Algortara helduz, denera zailak ez diren 25 kilometro inguru ibiliz.

Ibilbidea luzeegia dela pentsatzen duten pertsonentzako bi aukera aurreikusi dira  (ikusi informazio gehiago artxibo honetan: Notas Armintza-Algorta)

  1. Talde nagusiarekin hasi ibiltzen eta Plentziaraino edo Sopelanaraino heldu, toki horietan metroa hartuz.
  2. Plentziara metroz joan eta han, dagokion orduan, talde nagusiarekin bat egin Algortaraino etortzeko.

 

Irteera: 7:30etan, Algorta metroko geltokiaren parean dagoen autobus publikoen geltokian. Bertan Areeta-Plentzia ibilbidea egiten duen Bizkaibus-en autobusa hartuko dugu. Autobus hori beranduenik 7:35etarako egongo da Algortan. Ahal baduzue, creditrans-a eraman ezazue.

Ibilbidea: Armintza - Ermua (mendia) - Astondo - Plentzia metro geltokia - Barrika (hamarretakoa) - Sopelmar - Azkorri - Algorta

Algortara ailagaera: 14:15etan gutxi gora behera.

Ibilitako tarte osoa: 24,760 km.

Algortako Batzokiko Tabernan egongo den zerrendan izen-ematea aholkatzen dugu.

Hau duzu txango honetarako Itxartu Mendigoizale Taldeak argitaratu duen iragarkia.

—————

Back