2009.09.26: III. Getxoko Milia
14/09/2009 07:35
Irailaren 26an Getxoko III. Milia burutuko da, Itxartu Taldeak eta Getxoko Atletismo Taldeak antolatuta. Bi talde horiekin elkar lanean ari dira egitasmo honetan eta beraiei lagunduz, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Metroa, Euskadiko Kutxa, Coca Cola, DEIA Egunkaria, ONDA VASCA eta herriko hainbat elkarte eta enpresa egongo dira.
1.- ANTOLATZAILEAK
Getxo Atletismo Taldea: 1960an sortu zen. Bere ibilbide luzean zehar, Estatuko Ohorezko Mailan aritu da, eta hainbat atleta internazional eta olinpiko izan ditu. Urtero atletismo lehiaketa ugari antolatzen ditu, azken urteko hauek besteak beste:
- XXV Itziar Memoriala. 3.500 korrikalarik baino gehiago.
- XXXXII Villamonteko Krossa.
- XXIII Itxartu Krossa.
- Getxoko Andra Mariko Krossa.
- Ereagan Sahararen aldeko Krossa.
- Aspanovas-en aldeko Lasterketa herrikoia.
- Estatu mailako Emakumearen Lasterketa (1.300 emakume).
Itxartu Taldea: Kultura zein Kirol arloetako Elkarte hau 1976an sortu zen. Kirol arloari dagokionez, ekintza hauek antolatu ditu azken urtean:
- XXIII. Itxartu Krosa Algortan.
- XXVI. Algortako Ibilaldi Neurtua.
- IV.Eskuzko Pilotaren Txapelketa.
- II. Futbito Txapelketa.
- Euskal Herriko Kirolaren Ikuskizuna.
- Mendi txangoak
2. ANTOLATZAILEEN HELBURUAK
- Getxoko Milia sendotzea.
- Atletismoaren jarduera sustatzea.
- Getxo Udalerria bera sustatzea.
- Bizkaiko herritarrei kirol ikuskizun egokia eskaintzea.
- Kirola egiten herri-guneak erabiltzea, Autorik gabeko egunaren inguruan Udalaren Iraunkortasunaren inguruko politikak indartzen.
3. DATA
- 2009ko irailaren 26a (Larunbata).
4. MAILAK
Mailak Jaioturtea
- Txikiak ............................................ 2001 eta ondorengoak
- Benjaminak...................................... 1999 eta 2000
- Kimuak ............................................ 1997 eta 1998
- Haurrak ........................................... 1995 eta 1996
- Kadeteak ........................................ 1994
- Gazteak .......................................... 1992 eta 1993
- Juniorrak ......................................... 1990 eta 1991
- Seniorrak ........................................ 1989 eta lehenagokoak.
- Eliteak.
Gizonezkoak zein emakumezkoak kasu guztietan.
Senior gizonen eta ELITE mailetako gizonezkoen zein emakumezkoen partehartzea gonbidapenen bidez bakarrik izango dira. Korrikalari gonbidatu hauek Euskadikoak zein Estatukoak eta Nazioartekoak izango dira
5. LASTERKETEN ORDUTEGIAK
Ordua Mailak Ibilbidea
11:45 Txikiak.......................................................................................... itzuli 1
11:50 Benjaminak.................................................................................. itzuli 1
12:00 Kimuak ........................................................................................ 2 itzuli
12:05 Haurrak ....................................................................................... 3 itzuli
12:10 Gizonezkoak: Kadete, gazte eta juniorrak .................................. milia 1
12:20 Emakumezkoak: Kadete, gazte, junior eta seniorrak................... milia 1
12:30 Gizonezkoen senior: herrikoia...................................................... milia 1
12:40 Gizonezkoak: senior federatuak .................................................. milia 1
12:50 ELITEko emakumezkoak ............................................................... milia 1
13:00 ELITEko gizonezkoak .................................................................... milia 1
milia 1 = 4 1/2 itzuli
6. IZEN EMATEA
Izena emateko aukera hauek dituzu:
- Itxartu Taldearen info@itxartu.com posta elektronikoaren bidez, irailaren 24ra bitartean (egun hori barne)
- Irailaren 21tik 25era bitartean, 19:00etatik 20:30etara Itxartu-ren egoitzan (Algortako Batzokia, Algortako Etorbidea 104)
- Kantxa Kirol Modan (Torrene, 13 Algorta), merkataritza ordutegian,irailaren 25era bitartean.
- Irailaren 26an bertan, dagokion lasterketaren hasiera baino ordu erdi bat lehenagora arte (kupoa bete ea bada).
Izena emateko, Izen abizenak, herria, jaioturtea, eta klubaren izena (nonbait egonez gero) eman behar dira.
7. SARIAK
Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiek ezarritako araudien arabera, Txiki, Benjamin, Kimu eta Haur mailetan ez da ez sailkapenik, ezta saririk egongo. Partaide guztiek, bere parte hartzea eskertuz, oparitxo bana jasoko dute.
Kadete, Gazte, Junior eta Herrikoi mailetan garaikurrak egongo dira lehen hiru sailkatuentzako.
Elite mailetan, gizonezko zein emakumezkoetan, garaikurrak ez ezik, diru-sariak ere egongo dira lehen bost sailkatuentzako eta hiru lehen euskaldunentzako, kopuru hauek hain zuzen:
Elite Elite - Euskaldunak
1.a: 150 € 1.a: 100 €
2.a: 100 € 2.a: 60 €
3.a: 75 € 3.a: 40 €
4.a: 50 €
5.a: 25 €
Eta federatuetan honako diru-sariak:
Mutilak Neskak
1.a: 120 € 1.a: 120 €
2.a: 90 € 2.a: 90 €
3.a: 75 € 3.a: 75 €
4.a: 50 €
5.a: 25 €
Aurrekoez gain, zirkuitoko errekorrak gainditzegatik beste sari batzuk egongo dira, bai errekor absolutuei dagozkienean, baita euskal korrikalariei dagozkienean, gizonezko eta emakumezkoen mailetan: 150na €.
Iaz burutu zen 2. Milian lortutako denborak hartuko dira errferentziatzat, hots:
Gizonezkoen errekor absolutua: 4 min. 18 seg.
Emakumezkoen errekor absolutua: 5 min. 09 seg.
Euskal gizonezkoen errekorra: 4 min. 42 seg.
Euskal emakumezkoen errekorra: 5 min. 28 seg.
20090926 3. Getxoko Miliaren kartela
20090926 3. Getxoko Miliaren diptikoa
—————