2019.02.17, mendia: G38 Urbina-Otxandio txangoa

12/02/2019 01:13


ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK G38 URBINA-OTXANDIO-rako  goizeko txangoa prestatu du OTSAILAREN 17an, igandea.

Informazio gehiago:

 Bi aukera:

 

1) Ibilbidea:  Irteera Urbinatik, Legutio, Abina urtegia eta helduera Otxandio.

    Zailtasuna: txikia.

    Igoera metatua: 505 m.

    Iraupena: 4:00 ordu gehi hamaiketakoa.

    Luzera: 16,6 km.

 

2) Ibilbidea:  Irteera Legutiotik, Abina urtegia eta helduera Otxandio.

    Zailtasuna: txikia.

    Igoera metatua: 325 m.

    Iraupena: 3:15 ordu gehihamaiketakoa.

    Luzera: 10,0 km.

 

IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, OTSAILAREN 7an, osteguna, 14:00ak baino lehenago.
Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.


ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ  JOANGO GARA.


Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.



—————

Back