Uztailaren 1-5: Sommerfesta, Garagardoaren festa
21/06/2010 15:40
ALGORTAKO 1. SOMMERFESTA - GARAGARDOAREN FESTA
Zer da Sommerfesta? Alde batetik hitz alemaniarra den Sommer = uda eta bestetik euskerazko hitza, festa, biak elkartuta.
Zer eskainiko du Sommerfesta-k? Alemaniako garagardotegia Algortara ekarria. Bertan plater alemaniar jatorrak (ukondoa eta saltxitxak batez ere, baina baita hestebeteak ere), benetako garagardo alemaniarrez edo beste edaria batzuez bustita, izan ere, gustuak gustuak dira…
Noiz eta Non? Uztailaren 1etik 5era, biak barne (Jazzaldiaren egunetan alegia), Algortako Batzokiko jolasgunean (Jazzaldia burutuko den Metro eta Biotz plazetatik oso hurbil).
Nortzuk dira antolatzaileak? Algortako punta puntako bi talde: Itxartu Taldea (kultura taldea, bere baitan kirol sail bat ere duena) eta Getxo Rugbya (Getxoko kirol talderik garrantzitsuena), biak ala biak Getxon oso errotuta eta beren atzetik oso jende kopuru handia dutenak. Eta horiekin batera Enrique Thate, euskal-alemaniarra edo alemaniar-euskalduna (nahi bezala), Bilboko urdai-saltzaile ezaguna eta holako ekintzak antolatzen eskarmentu handikoa, eta benetako zaporea eta bermatutako kalitatea ekarriko diguna.
Zer gehiago eskaintzen du?
· Gune familiarra, bertan umeentzako puzgarriak egongo direlako
· Jazzaldira joaten direnentzako, ekintza osagarria.
· Garagardotegia berezia, Alemaniara joan gabe
Eta munduko Kopako partiduak pantaila erraldoian.
Noiz egingo da? Uztailaren 1etik 5era bitartean, biak barne.
Zein ordutan egongo da irekita?
Uztailak 1, osteguna.............19:00-24:00
Uztailak 2, ostirala.............. 18:00-01:00
Uztailak 3, larunbata............ 12:00-16:00
18:00-01:00
Uztailak 4, igandea.............. 12:00-16:00
18:00-01:00
Uztailak 5, astelehena........... 18:00-24:00
Zeintzuk dira helburuak?
· Itxartu eta Getxo Rugby izenak indartzea
· Udalerrian agerian egotea
· Jendea gure ingurura ekartzea
· Beste elkarteekin egin daitezkeen ekintza amankomunak sustatzea
· Taldeak finantzatzen laguntzea
—————