Maiatzaren 24 eta 25: Getxoko Orientazio ibilaldi herrikoia

18/05/2013 17:02

 

Hurrengo asteburuan ITXARTU TALDEAk, VIDARAIDekin batera eta GETXOAKTIBATU kanpainaren barruan, beste bi ekintza prestatu ditu. GETXOAKTIBATU Getxoko Udalak merkataritza-kaleak sustatzeko abian ipini duen kultur eta aisialdiko ekitaldi osasuntsuez osatutako programa berri bat da. Bere helburuak hauek dira: hiriaren guneaz gozatzen erraztea, ohiko kirol instalakuntzetatik kanpo ariketa fisikoa bultzatzea eta ohitura osasuntsuak izatea zein garrantzizkoa den sentsibilizatzea.

 

MAIATZAREN 24a, OSTIRALA. Arratsaldeko 7:30etan, Algortako Batzokiko Tabernaren kanpoaldean (Algortako etorbidea 104), “ABENTURAZKO LASTERKETAK” izeneko hitzaldia. Hitzaldia mundu mailan oso ospe handia duten bi kirolarik eskainiko dute, Algortako Urtzi Iglesias algortarrak eta Barbara Bomfim brasildarrak, bat ala biak Columbia Vidaraid Nazioarteko taldekoak. Urtzi Iglesiase Estatu Espainiarreko txapelduna izan da hiru aldiz (bat abenturazko lasterketan eta beste biak mountain bikean Orientazio lasterketetan) eta 2010eko Abenturazko lasterketan Mundu Txapelketako bosgarren tokia eskuratu zuen; eta Barbara Bomfim laugarrena izan zen 2008ko Mundu Txapelketan eta 13 urteetan zehar garaipen ugari lortu ditu mundu mailako hainbat lasterketatan.

(Ikus Hitzaldiaren kartela).

 

MAIATZAREN 25A, LARUNBATA. Getxon zehar Orientazio lasterketa bat egingo da, “ORIENTAZIO IBILALDIA GETXOTIK”. Hiri barruko ibilbidea da, ez da lehiakorra, eta nahiz eta orientazio lasterketa ofizialetan ezagutza bereziak behar diren, honetarako ez da holakorik behar. Beraz lasterketa herrikoia da eta edozein pertsonak hartu dezake parte.

(Ikus Ibilaldiaren kartela )

 

Ibilaldia 10:00etan hasiko da Algortako Metro enparantzan eta bertan egongo da helmuga ere. Partaideek 13:00etan baino lehenago bukatu beharko dute beren lasterketa.

 

Partaide guztiei puntuazikoa ematen duten dendak eta turismo-guneak ageri diren Getxoko mapa bat eta txartel bat emango zaizkie. Toki horietatik igarotzean txartelean erregistratuko dira. Gutxigorabehera 40 toki izango dira, baina ez da guztietatik ezinbestean igaro beharko. Izan ere, lasterkari bakoitzak 3 orduetan zeintzu toki bisitatuko dituen erabaki beharko du. Helmugara iristeko epea 13:15etan itxiko da eta 13:00etan baino beranduago iristen diren lasterkariei 2 puntuko zigorra izango dute atzeratzen diren 5 minutu bakoitzeko. Helburua ahalik eta puntu gehiena lortzea da.

 

Izen-emateak doakoak dira eta Maiatzaren 23an baino lehenago egin behar dira itxartu.itxartu@gmail.com helbidean egin behar dira. Lasterketa egunean ez da inola ere izen ematerik onartuko.

 

Apuntatzeko datu hauek eman behar dira: Izena, Abizenak, Bizi den herria eta Jaioturtea.

 

Maiatzaren 26an, igandea, bai e-mailez, bai webgunean, Ibilaldiaren emaitzen berri emango da.

—————

Back