"La ciudad sitiada" antzeslana estreinatuko du Itxartuk

21/06/2008 10:40

 

Eguna: ekainaren 27 eta 28

Ordua: 20:00etan

Non: Getxo Antzokia

More...

  

Esan bezala Itxartu Antzerki Taldeak Laila Ripoll madrildarraren "La ciudad sitiada" estreinatuko du Getxo Antzokian ekainaren 27 eta 28an.

   

Egilea: Madrilen 1964ean jaio zen Laila Ripoll, agertokiko zuzendaria eta drama-lanen idazlea.Concha Cuetos aktoresaren eta Manuel Ripoll zuzendaria alaba da. Bere anaia Juan ipoll ere aktorea da. Bere drama-lanen artean hauexek dira aipagarrienak: “Atra Bili”, Setiatutako hiria”, “Ume galduak” edo Gure bizitzaren egunik zoriontsuena”. 1991ean José Luis Patiño, Mariano Llorente eta Juanjo Arterorekin batera, Micomicón antzerki konpainia sortu zuen. Nazio Zentro Dramatiko Nazionala, Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionala eta Micomicon-entzako ikuskizunak zuzendu dit

  

Gaiaren zertzeladak

  

Madril, 1937ko Udazkena

  

Amamari obus bat sartu zitzaion sukaldeko leihotik eta joste makina txikitu zion. zorigatitz ikaragarria gertatu zitekeen, baina zorionez ez zen lehertu eta umeak kalean ari ziren jolasean.

  

Etxea Tetuan auzoan zegoen, Ospitale Klinikoarena urrez aurre, borroka gunearen erdi erdian. Aititek hilabeteak zeramatzan Madrilen agertu gabe eta hiru ume txikientzako janari apur bat lortzea oso zail azen. Alvaro osaba itsu azen infekzio baten ondorio zeta Cibelesen izandako bonbardaketa baten zehar begiak betirako ondoratu zitzaizkion.

  

Behin bonba bat erori zen Tirso de Mlina kalean, “Esnearen ttantta”ren gainean bete betean. Andre haurdunak eta bere umeekin zeramatzaten amak ilaran zeuden janariren bat lortzeko. Denak hil ziren eta odol jario luzea jaits izen Lavapies kaletik behera enparantzaraino.

  

Umeak ginenean eta bazkaldu nahi ez genuenean, amamak zera zion: “Gerra bat behar dugu…” Madrileko setioan nozitu zuten gose jasangaitza hil arte lagun izan zuela uste dut eta, Otsailaren 23koa gertatu zenean, supermerkatura joan zen lehendabizi eta kontserbaz eta lekalez bete zuen goraino despentsa.

  

Madriletik irteteko tren batean igotzen ahaleginetan ere oso gogoan dut amama; umeak janaria lapurtzen eta itsua zelatan jartzen, oso belarri fina zeukalako eta batek berak ere ez zion alde egiten; Kale Nagusian izandako bonbardaketa batean erakusleiho batean itsatsita geratu zen garun zati bat; italiarrak, setiatutako hirian sartzen; errepresioa edo jazarraldia; espetxea; zorri orlegia; gezurretako hiru fusilamendu, Portier-reko espetxean koltxoiak zenbatzen aritzen ziren eta beren senarrak edo semeak bizirik ote zirauten antz eman nahi zuten emakumeak; erbesteratzea; itzulera...

  

Maria gailetekin eta Coca-colarekin batera haurtzaroko zatiak ziren oroimenak, hogeita lau urte geroago beste azentu bat, beste giro bat, beste azal bat dituzten oroimenak...

—————

Back