Itxartu Musika eskola: izena emateko epea zabalik

17/09/2015 08:56

 

2015-2016 ikasturtea gertu daukagula jadanik ITXARTU MUSIKA ESKOLAn izen-emate prozedura abian jarri dugu.
Aurten TRIKITIXA, PANDERO, ALBOKA, TXISTUA, TXALAPARTA eta ATABAL ikastaroak eskeiniko ditugu. Hauetako batean parte hartu nahi izanez gero, 2015/09/23a baino lehenago izena eman beharko duzue, ondoren adierazitako datuak jakinaraziz itxartumusikaeskola@hotmail.com edo 688 676 188 telefonoaren bitartez:
- Ikaslearen izen-abizenak
- Harremanetarako telefono eta helbide elektronikoa
- Ikasi nahi duen musika-tresna
- Guraso edo tutoreen izen-abizenak, hala balegokio

Informazio gehigarria, atxikituta dagoen dokumentuan ikus dezakezue. Dena den, edozein duda argitu nahi izanez gero,itxartumusikaeskola@hotmail.com edota 688 676 188 telefonoaren bitartez gurekin harremanetan jar zaitezkete.

 

Informazio gehiago:

—————

Back