Irailaren 5a: "El Oso" Antzerki irakurria
01/09/2008 10:26
Non: Algortako Piper's Irish Pub (Basagoiti etorbidea)
Ordua: 21:00
Aktoreak: Mikel Albisu, Ainhoa Txopitea, Aitor Gabiola eta Enrique Uribarri (Itxartu Antzerki Taldekideak).
Egilea: Anton Chéjov. Jendeak Errusiarra dela esaten du, baina izatez garai hartan Inperio Errusiarren menpean zegoen Ukraniakoa da. 1860-an jaio zen Azov Itsasoko kai nagusia zen Taganrog herrian eta 1904-ean hil zen Alemaniako Badenweiler-ren. Bere aitaren negozioak porrot egin zuen eta familiak Moscura alde egin zuen, Anton bere herrian 1879ra arte geratu zen bitartean. Moscun Osasun ikasketak egin zituen eta 1884an bukatu. Sendagilea izan ez ezik, laster hasi zen antzerki lanak idazten, baita nagusientzako ipuinak eta kontakizun laburrak ere.
Bere gaixoren batek birikeria kutsatu zion eta urteetan zehar ibili zen bera gaixo, eta gaixotasun horrek eraman zuen heriotzera.
Antzeslana: Elena Ivanovna alargundu berria da eta oso goibel dago. Halako batean gizon bat, etxean sartuta, bere senarra zenak utzitako zorra kobratzera dator. Elena prest dago ordainzteko, bere administratzailea itzultzean. Baina gizonak oso premiazkoa du ordainketa eta behin eta berriro eskatzen dio, Elena haserre araziz. Biak oso temati, bereari eustearren biak hiltzeko prest , beren arteko duelua hitzartzen dute.
Lana komikoa da, adin guztietako ikusleentzako eta ordubete eta laurdeneko iraupena du.
—————