Euskal Mendigoizale Federazioan federatzeko epea zabalik dugu

30/12/2010 10:51

 

MENDIKO EUSKAL FEDERAZIOAN ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN BITARTEZ FEDERATZEKO EPEA ORAINDIK ZABALDUTA DAGOELA IZAN EZAZU GOGOAN

 

Ordainketarik egin edo fitxa posta elektronikoaz bidali baino lehenago informazio honekin doazkizuenoharrak eta aholkuak ondo irakurri ditzazuen eskatzen dizugu.


Zalantzarik izanez gero jarri zaitez harremanetan gurekin mendigoizalea@itxartu.com posta elektronikoaren bidez

 
AUKERAK; ORDAINKETA INTERNETEN BIDEZ EGINEZ EDO URTARRILAREN 3AN, 19:30ETAN, ITXARTUREN BULEGOAN BERTAN DIRUA EMANEZ.

 

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

Itxartu Mendigoizale Taldeak bere bazkideak edo gure taldearen bidez egin nahi duten pertsonak Euskal Mendizale Federazioan federatu daitezen prozedurari ekin dio jadanik.

 

Eskaintzen den prozedura hauxe da:

 

 

  • Behar izanez gero, bete behar den fitxa jaitsi daiteke (horretarako Federatzeko eskaera klikatu behar da, ondoren ireki den agiriaren goialdean eta ezkerrean dagoen 'Download' zapaldu behar da eta agiria gorde), ondoren agiria bete eta mendigoizalea@itxartu.com helbidera bidali behar da.

 

  • Eskatzaile bakoitzak federatzeko argibideak irakurri eta bere kasuari dagokion egoera erabaki ondoren, kuota kalkulatu  eta diru hori Itxartu Mendigoizale Taldeak BBK-n duen kontu honetan sartu behar du: 2095 00 2200 9106732999

  

Edozein zalantza izanez gero, mendigoizalea@itxartu.com helbidera idatzi ezazu, argibide gehiago eskatuz.

—————

Back