Ekainaren 20an, kirola: III. Orientazio Ibilaldia Getxotik

04/06/2015 08:18

Ikusi Orientazio Ibilaldiaren kartela

 

Ekainaren 20an, larunbata, ITXARTU TALDEAk, VIDARAID, BIDEZKO MERKATARITZA eta GETXO KIROLAK-ekin batera GETXON III. ORIENTAZIO IBILBIDEA. Berez kirol ekitaldia da, dendak, tabernak eta toki turistikoetatik igaroz.

Hiri barruko ibilbidea da, ez da lehiakorra, eta nahiz eta orientazio lasterketa ofizialetan ezagutza bereziak behar diren, honetarako ez da holakorik behar. Beraz lasterketa herrikoia da eta edozein pertsonak hartu dezake parte.

Lasterketa 10:00etan hasiko da Algortako Metro enparantzan eta bertan egongo da helmuga ere. Partaideek 13:00etan baino lehenago bukatu beharko dute beren lasterketa.

Partaide guztiei abiapuntuan puntuazioa ematen duten eta igaro daitezkeen dendak eta turismo-guneak ageri diren Getxoko mapa bat eta txartel bat emango zaizkie. Denda edo gune batetik igarotzean, bertako balitza batean aurkituko duten pintza batez zulatu behar da txartela, bertatik igaro direla erregistratzeko.

Gutxi gora behera 25 toki izango dira, baina ez da guztietatik ezinbestean igaro beharko. Izan ere, lasterkari bakoitzak 3 orduetan zeintzuk toki bisitatuko dituen erabaki beharko du. Helmugara iristeko epea 13:15etan itxiko da eta 13:00etan baino
beranduago iristen diren lasterkariei 2 puntuko zigorra izango dute atzeratzen diren 5 minutu bakoitzeko. Helburua ahalik eta puntu gehiena lortzea da.

Parte-hartzaileek, bai bakarka edo taldeka, oinez edo korrika, beraiek egokien jotzen duten ordenan ibiliko dira.

IZEN EMATEAK: Izen-emateak doakoak dira eta Ekainaren 18a baino lehenago egin behar dira webgun honetan, orri honen erdian dagoen izena emateko fitxa betez eta bidaliz.

250 kamiseta oparituko zaizkie izen ematen duten lehen 250 pertsonei.

 

 

—————

Back