2020.07.05, mendia: Jesuri (751 m.) eta Arrola (668 m.)
30/06/2020 19:01JESURI (751 m.) ARROLA (668m.)
2020ko uztailaren 5ean (goizekoa)
IBILBIDEA
Irteera Zubiaurretik (Orozko) (172m), Jesuripozuetatik (601m), Arriurdin menditik (723m), Jesuri menditik (751m), “Santa Maria de Arrola” baselizatik (668m) pasatuz eta helduera Zubiaurrera (172m).
Zailtasuna: erdikoa (ikusi oharrak), 652m-ko gorako desnibela metatua, 10,9 Km-ko ibilbidea eta 3:35 orduko zeharbidea gehi hamaiketakoarena.
Informazio gehiago:
- 2020.07.05 Jesuri eta Arrola mendiak – Kartela
- 2020.07.05 Jesuri eta Arrola mendiak – Oharrak gazteleraz
Bere borondatetik kanpoko arrazoirik gertatuz gero, Antolakundeak ibilbidea aldatzeko eskubidea izango du.
IZEN EMATEA:
Posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar da, uztailaren 3a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA Algortako Batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Maskara nahitaez erabili behar da autobusean
Inportantea:
Jarduera honen baldintzak agintariek emandako jarraibide eta gomendioen mende daude, COVID-19k sortutako alarmaren ondoriozko egoerari dagokionez. Gaur egun, honako hauek dira eragiten digutenak:
Libreki egin ahal izango dira turismo aktiboko eta naturako jarduerak, mendi-ibiliak eta antzekoak, gehienez hogeitamar pertsonako taldeka.
Derrigorrez erabili beharko da maskara bide publikoan, aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko edo jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxitan, baldin eta ezinezkoa bada pertsonen arteko segurtasun-tartea gutxienez bi metrokoa izatea.
Itxartu Mendigoizale Taldearen jardueretako parte-hartzaile guztiek agintariek ezarritakoa bete beharko dute.
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2020ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.
—————