2018.03.03: Itxartu Antzerki taldeak "¡Hay motín, compañeras!" taularatuko du
25/02/2018 10:34
El Martxoaren 3an, larunbata, Itxartu Antzerki Taldeak Alberto Miralles-en "¡Hay motín, compañeras!" antzezlana estreinatuko du Getxo-Areetako Andres Isasi Musika Eskolako aretoan, Ivan Iparraguirreren zuzendaritzapean eta arratseko 20:00etan.
Sarrera 5 € da eta aldez aurretik VIllamonteko Kultur etxean erosi daitezke edo antzeztuko den egunean (martxoaren 11an) Areetako Musika eskolako leihatilan.
Lanaren laburpena:
"Saltzea ez da jadanik negozio bat, erlijio bat da. Eta erlijio guztiek sakrifizioak eskatzen dituzte; baina biktimak gizarteko sektore behartsuenetatik aukeratzen dira beti." (John Wesley, "Publizitate borreroak")
Publizista bat eta Telebistako izar bat emakumezko espetxe batean gertatu den matxinada batean sartzen dira publizitate-kontratu izugarri bat lortzeko, baina bertan espero ez zuten egoera batekin topatzen dira. Telebistako erreportari, publizista eta presoen arteko derrigorrezko bizikidetzak egoera ezohiko, hunkigarri eta aldi berean barregarriak eragingo ditu, amaiera optimista zein ustegabeko batean bukatuko direnak.
Zuzendaria: Iván Iparraguirre
Aktoreen zerrenda
Zuzendaria: Nerea Aldekoa
Amelia: Angelita Perez Zuñeda
Toña: Inma Mendez
Puri: Mariasun Padrones
Asunción: Rosa Maria Comonte
Rosario: Arantza Martinez
Lucio: Santos Chacartegui
Pedro: Xabier Rodriguez
Helena: Begoña Zuazo
Teresa: Nerea Aldekoa
Talde teknikoa
Zuzendaritza, argiztapena eta soinua: Iván Iparraguirre
Jantziak eta dekorazioa: Grupo Itxartu
Diseinu grafikoa: Begoña Zuazo
"¡Hay motín compañeras!" Kartela
"¡Hay motín compañeras!" eta Itxartu Antzerki Taldearen Flyerra
—————