2017.12.17, kirola: XXXIV. Itziar Oroi-lasterketa: izen ematea zabalik

22/11/2017 14:56

 

Abenduaren 17an XXXIV. Itziar Lopez de Uralde Oroi-lasterketa burutuko da. Ohiko ibilbidea eta aurreko edizioetako ordutegiak izango ditu.

Aurten ere bi lasterketa izango dira: Testigantzazkoa (2 km.) eta Oroimenezkoa (9 km.)

 

Azaroaren 19tik abenduaren 13ra (biak barne) orri honetan izena eman zenezake. Horretarako zein lasterketan parte hartu nahi duzun aukeratu behar duzu, gero fitxan ageri diren datu guztiak bete behar dituzu eta "Izena-eman" zapaldu behar
duzu.

 

Informazioa: Interneten izena emateko prozedura

 

Bestalde, orri honetatik kanpoko izen emateak azaroaren 21 tik abenduaren 13ra arte egin daitezke, honekin batera dagoen informazioan adierazten diren toki eta ordutegietan,

Zalantzarik baduzu itxartu.itxartu@gmail.com helbide elektronikoan adierazi behar diguzu, argibideak eman diezazkizugun.

Oroimenezko lasterketan (lasterketa luzea, 9 km.) parte hartu nahi baduzu 8 €ko kuota
ordaindu behar duzu eta opari moduan, lasterketa bukatu ondoren, kamiseta teknikoa jasoko duzu. 8 euroen ordainketa Itxartu Taldeak Laboral Kutxan duen 3035 0067 6120671156493 kontuan egin behar duzu. Zure izen-ematea onartua izateko 8 €ak ordaindu behar dituzu eta aipatutako epean (abenduaren 13ra arte, alegia) izena-emateko fitxa bete eta bidali behar duzu.

Pertsona nagusia bazara eta Testigantzazko lasterketa (laburra, 2km.) soilik korritu nahi baduzu, baina kamiseta teknikoa jaso nahi baduzu, 8 €ko kuota ordaindu behar duzu. Hala eginez gero bi lasterketak egiteko eskubidea izango duzu.

Testigantzazko lasterketan (2 km) parte hartuko duzuen adin txikikoak (16 urte edo gutxiagoko adina duzuenok) edo kamiseta teknikoa nahi ez duzuen pertsona nagusiak
bazarete, ez duzue ezer ordaindu behar eta zuen izen-ematea inskripzio orria bete eta bidaltzen duzuenean gauzatuko da.

 

Abenduaren 13ko 24:00etatik aurrera EZ DA IZEN-EMATERIK ONARTUKO, EZTA LASTERKETAREN EGUNEAN ERE, HOTS, ABENDUAREN 17AN ERE.

Izena eman baino lehen, hemen jarri dugun oinformazio osoa irakurri behar duzu, batez
ere Araudia. Eta adingaberen bat inskribatu nahi baduzu, bere 24. atala. Izan ere, adingabeek parte hartzeko bere guraso eta tutoreetako batek umearen partaidetzari oniritzia eta baimena eman behar dio.

Informazioa:


 

—————

Back