2017.11.19, mendia: LONGITAS (590 m.)

13/11/2017 14:58

 

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK LONGITAS (590 m) mendirako txangoa prestatu du AZAROAREN 19an, igandea, aurreko igandean iragarpen metereologikoak oso txarrak zirelako bertan behera geratu zen txangoa.

 

Informazio gehiago:

Ibilbidea: Bezi gaina (335m) - Longitas (590m) - El Paso gaina (511m) - Bezi gaina (335m) (ikusi oharrak).

Iraupena: 3 ordu

Igoera metatua: 340 m (erraza)

Luzera: 10 Km

 

Mendiko ibilbidea egin ondoren Enkarterrietako Museoa ikusteko aukera izango dugu (Avellanedako Juntetxean)

 

IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, azaroaren 16, osteguneko 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.


ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA, Algortako Batzokiaren parean dagoen bus geltokitik

 

—————

Back