2016.12.18, XXXIII. Itziar Oroi-lasterketa: izena emateko epea zabalik
20/11/2016 09:19
Abenduaren 18an XXXIII. Itziar Lopez de Uralde Oroi-lasterketa burutuko da. Azken urteetako ibilbideak eta ordutegiak izango ditu lasterketa, Oroi-lasterketan egongo den berrikuntza txiki bat ezik. Izan ere, FAduraren sarreran lanak ari dira egiten eta bukaerako ibilbidea aldatu behar izan dugu aurten.
Aurten ere bi lasterketa izango dira: Testigantzazkoa (2 km.) eta Oroimenezkoa (9 km.)
Orri honetan izena eman nahi baduzu, zein lasterketan parte hartu nahi duzun aukeratu behar duzu, gero fitxan ageri diren datu guztiak bete behar dituzu eta "Izena-eman" zapaldu behar duzu.
Izen emateak azaroaren 21 tik abenduaren 14ra arte egin daitezke, honekin batera dagoen informazioan adierazten diren toki eta ordutegietan, Informazioan lasterketen xehetasunak ere agertzen dira, eta fitxa betetzen hasi baino lehen informazio guzti hori irakurri dezazula aholkatzen dizugu.
Zalantzarik baduzu itxartu.itxartu@gmail.com helbide elektronikoan adierazi behar diguzu, argibideak eman diezazkizugun.
Oroimenezko lasterketan (lasterketa luzea, 9 km.) parte hartu nahi baduzu 8 €ko kuota ordaindu behar duzu eta opari moduan, lasterketa bukatu ondoren, kamiseta teknikoa jasoko duzu. 8 euroen ordainketa Itxartu Taldeak Laboral Kutxan duen 3035 0067 6120671156493 kontuan egin behar duzu eta Inskripzio-fitxa bete, aipatutako epearen barruan.
Pertsona nagusia bazara eta Testigantzazko lasterketa (laburra, 2km.) soilik korritu nahi baduzu, baina kamiseta teknikoa jaso nahi baduzu, 8 €ko kuota ordaindu behar duzu. Hala eginez gero bi lasterketak egiteko eskubidea izango duzu.
Testigantzazko lasterketan (2 km) parte hartuko duzuen adin txikikoak (16 urte edo gutxiagoko adina duzuenok) edo kamiseta teknikoa nahi ez duzuen pertsona nagusiak bazarete, ez duzue ezer ordaindu behar eta zuen izen-ematea inskripzio orria bete eta bidaltzen duzuenean gauzatuko da.
Abenduaren 14ko 24:00etatik aurrera EZ DA IZEN-EMATERIK ONARTUKO, EZTA LASTERKETAREN EGUNEAN ERE, HOTS, ABENDUAREN 18AN ERE.
Izena eman baino lehen, hemen jarri dugun oinformazio osoa irakurri behar duzu, batez ere Araudia. Eta adingaberen bat inskribatu nahi baduzu, bere 18. atala. Izan ere, adingabeek parte hartzeko bere guraso eta tutoreetako batek umearen partaidetzari oniritzia eta baimena eman behar dio.
Informazioa:
- Lasterketaren Kartela
- Lasterketaren Araudia
- Oinarrizko informazioa
- Interneten bidez izena emateko prozedura
- Ibilbideak
- Ibilbideak Earth Google-n
- Zure €a Getxoko Sahara aldeko ATFALentzat
—————