2016.04.30, abesbatza: Udaberriko kontzertua Algortan

24/04/2016 07:27

 

Apirilaren 30ean, larunbata, 20:15etan Algortako Hirutasun elizan, eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatuta, Udaberriko kontzertua egongo da. Bertan Sopuertako Atxaspe Koru Elkarteak, Orduñako Koru Sozietateak eta Algortako Itxartu Abesbatzak hartuko dute parte. 

 

Itxartu abesbatzak kanta hauek eskainiko ditu:

- Maitia nun zira. Egilea: Jose Uruñuela.

- Txoria txori / Nerea izango zen. Egileak: Mikel Laboa eta J.A. Artze (Arm.: Javier Busto).

- A tu lado. Egieak:Javier Busto eta Matias Antón Mena.

- De ronda por Aragón. Egilea: Josu Elberdin.

- Kitolis. Egilea: Luis Aranburu (Letra Pedro Anitua-rena).

 

—————

Back