2013ko Abenduaren 6, 7 eta 8: Itxartu Dantza Taldearen emanaldiak

01/12/2013 10:32

Abenduak 6a, San Nikolas Algortako patroiaren jaia.

12etako mezaren ondoren aurresku eta Kaixarranka dantzatuko dituzte.

 

Ondoren kalejiran jaitsiko dira Algortako Portu zaharrera.

Han berriro dantzatuko dute Kaixarranka.

Eta amaitzeko Itxarkantu taldea Portuko hainbat tokitan arituko da abesten.

 

Abenduak 7a, Andramarin, aurten hil den Jose Ignacio Isla, Euskal Joko eta Kirolen Bizkaiko Federazioko presidente ohiari egingo zaion Omenaldia.

11:30etan Agintariena, Agurra, Soka dantza, Zazpi jauzi, Hegi, Jota eta arin arin dantzatuko dira.

Ondoren aurreskua, alarguna eta Alkateari.

Herri Kirolen erakustaldi baten ondoren eta ekitaldia amaitzeko, Agur jaunak joko da.

 

Abenduak 8a, Euskararen aldeko Jardunaldien barruan.

12:00 eta 14:00ak bitartean Taldeak Algortako bi tokitan dantzatuko du, egitarau hauekin:

SATISTEGI: Agintariena, Txulalai, San Petrike, Zazpi jauzi, Buhameak eta Ingurutxu (irteera eta arin arin)

TELLETXE (Metroko enparantza); Agintariena, Polka pik, Zapatain, Bizkaiko zinta dantza, Ingurutxu (irteera eta arin arin)

Jota eta arin arin.

 

—————

Back