2013.09.21, larunbata: VII. Getxoko Milia

09/09/2013 09:52

 

Irailaren 21ean, larunbata: VII. Getxoko Milia

 

Irailaren 21ean, larunbata, Getxoko VII. Milia burutuko da, Itxartu Taldeak eta Getxoko Atletismo Taldeak antolatuta. Bi talde horiekin egitasmo honetan elkar lanean eta beraiei lagunduz, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Metroa, Euskadiko Kutxa, Coca Cola, DEIA Egunkaria, ONDA VASCA eta herriko hainbat elkarte eta enpresa egongo dira.

 

Inskripzioa: Hasierako orrian ageri den "VII.Getxoko Milia - Inskripzioa" laukian dauden eremuak bete behar dituzu eta gero "Bidali" zapaldu.

 

Ikusi hemen:

 

1.- MILIAren DATA

2013ko Irailaren 21a

 

2.- MAILAK

 

 

MAILAK

(Gizonezko eta emakumezkoak)

Txikiak

Prebenjaminak

Benjaminak

Kimuak

Haurrak

Kadeteak

Gazteak

Júniorrak

Seniorrak

ELITE

JAIOTZE-DATAK

2007 eta ondorengoak

2005 eta 2006

2003 eta 2004

2001 eta 2002

1999 eta 2000

1998

1996 eta 1997

1994 eta 1995

1993a eta aurrekoak

  • ELITE mailan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, eskuartzaileak gonbidapenen bidez aukeratuko dira.
  • Korrikalari gonbidatuak Euskadikoak zein Estatukoak eta Nazioartekoak izango dira.

 

3.- LASTERKETEN ORDUTEGIAK

 

 

ORDUA

11:40

11:45

11:50

12:00

12:05

12:10

12:20

12:30

12:40

12:50

13:00

MAILAK

Txikiak

Prebenjaminak

Benjaminak

Kimuak

Haurrak

Gizonezkoak: Kadeteak, Gazteak eta Juniorrak.

Emakumezkoak: Kadeteak, Gazteak, Juniorrak eta Seniorrak

Gizonezkoak eta emakumezkoak: herrikoiak

Gizonezkoak: Seniorrak

Eliteko Emakumezkoak

Eliteko Gizonezkoak

IBILBIDEA

Itzuli 1

Itzuli 1

Itzuli 1

2 itzuli

3 itzuli

milia

milia

milia

milia

milia

milia

 

4. IZEN EMATEA

 

Izen emateko epea irailaren 19ra arte izango da:

 

  • Itxartu Taldearen www.itxartu.com webgunean sartu eta “VII. Getxoko Milia – Inskripzioa” laukian datuak idatzi (* dutenak ezinbestekoak dira) eta “Bidali” sakatu. Edozein kasutan "e-mail" eta "Esku telefonoa" (baldin baduzu, jakina) eremuak bete ditzazula aholkatzen dizugu, behar izanez gero zurekin harremanetan jarri ahal izateko.
  • Kantxa Kirol eta Deportes Gaztañaga dendetan.

 

Izena ematen denean datu hauek idatzi behar dira: Abizenak eta izena, jaioturtea, bizi den herria eta kluba edo ikastetxearen izena horietakoren batean partaidea baldin badago).

 

Izen ematea dohainik izango da.

 

Lasterketaren egunean ez da inskripzio berririk onartuko.

 

5. SARIAK

Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiek ezarritako araudien arabera, Txiki, Benjamin, Kimu eta Haur mailetan ez da sari berezirik egongo. Partaide guztiek, bere parte hartzea eskertuz, oparitxo bana jasoko dute.

Kadete, Gazte, Junior eta Herrikoi mailetan garaikurrak egongo dira lehen hiru sailkatuentzako.

Elite mailetan eta Federatu mailan, garaikurrak ez ezik, gizonezko zein emakumezkoetan, diru-sariak ere egongo dira lehen hiru euskaldunentzat, kopuru hauek hain zuzen:

 

 

 

Eliteko Euskaldunak

1.a: 100 €

2.a: 60 €

3.a: 40 €

 

Federatuak

1.a: 100 €

2.a: 60 €

3.a: 40 €

 

 

Horrez gain, zirkuituko errekor absolutua lortuz gero 200 € eta euskal errekorra gaindituz gero 150 €, bi kasuetan mutil zein neska izanda.

Gainditu beharreko markak hauexek dira:

 

 

 

 

 

 

Lasterkaria

 

Urtea

 

Denbora

MUTILA ABSOLUTOA

LEHEN MUTIL EUSKALDUNA

NESKA ABSOLUTOA

LEHEN NESKA EUSKALDUNA

PETER BOMO

IVAN FERNÁNDEZ

IRIS FUENTES PILA

LEYRE MEDINA

2008

2011

2008

2011

4min 18sg

4min 23sg

5min 09sg

5min 15sg

 

 

6.- ANTOLATZAILEAK

  • Getxo Atletismo Taldea
    • 1960an sortu zen.
    • Bere ibilbide luzean zehar, Estatuko Ohorezko Mailan aritu da, eta hainbat atleta internazional eta olinpiko izan ditu.
    • Urtero atletismo lehiaketa ugari antolatzen ditu, azken urteko hauek besteak beste:
    • VI. Getxoko Milia
    • XXXVI Villamonteko Krosa.
    • Getxoko Andra Mariko Krosa
    • Ereagan Sahararen aldeko Krosa

 

  • Itxartu Taldea
    • Kultura zein Kirol arloetako Elkarte hau 1976an sortu zen.
    • Kirol arloari dagokionez, ekintza hauek antolatu ditu azken urtean:
    • VI. Getxoko Milia
    • XXVII. Itxartu Taldea Krosa
    • XXIX Itziar Memoriala.
    • XXX. Algortako Ibilaldi Neurtua
    • VII. Eskuzko Pilotaren Txapelketa
    • VI. Futbito Txapelketa
    • IV. Emakumezkoen Futbito Txapelketa
    • Euskal Herri Kirolaren Ikuskizuna
    • Mendi txangoak

 

7.- ANTOLATZAILEEN HELBURUAK

  • 1987an antolatutakoa aitzindari izanik, 2008an Getxoko Milia antolatzeari berriro ekin ondoren, kirol lasterketa hau sendotzea.
  • Atletismoaren jarduera sustatzea.
  • Getxo Udalerria bera sustatzea.
  • Bizkaiko herritarrei kirol ikuskizun egokia eskaintzea.
  • Kirola egiten herri-guneak erabiltzea, Autorik gabeko egunaren inguruan Udalaren Iraunkortasunaren inguruko politikak indartzen.

 

—————

Back