2013.09.20, kirolak: Kayak lasterketei buruzko hitzaldia

15/09/2013 09:56

Euskadik Kayak Surfeko Munduko txapelketa irabazi du aurten, Txapeldunen artean badago Getxoko jendea eta horietako bat, gainera, Itxarturekin harremana du, Sommerfestan gure laguntzaileetako bat izan delako urteetan zehar.

 

Bestalde Getxoko Udalak aurten GETXOAKTIBATU egitasmoa bultzatu du, Getxoko merkataritza arloa sustatu nahian eta hainbat ekitaldi burutu dira urtean zehar. Itxratuk berak maiatzean Getxoko Orientazio Ibilaldia antolatu zuen.

 

Oraingoan GETXOAKTIBATU barruan, beste ekintza hau antolatu dute Getxoko Udalak eta Itxartuk: Kayakeko bi txapeldunek, Oskar Martinezek eta Txema Carretok, hitzaldia eskainiko dute irailaren 20an 19:30etan Algortako Batzokiko Tabernan.

 

 

2013.09.20 Kayak lasterketei buruzko Hitzaldia

—————

Back