2011.10.29: Herri kirolaren eguna Getxon

25/10/2011 13:44

Urriko azken larunbatean berriro ospatuko da Herri Kirolen eguna Getxon, Bizkaiko joko eta kirol Federazioak antolatuta eta Itxartu Taldearen laguntzaz.

 

Aurten bi zati izango ditu eta bi tokitan burutuko da, goizean Algortako Batzokiko jolasgunean eta arratsaldean Andramariko probalekuan. 

 

Horietako lehenean Bizkaiko hiru txapelketa, hirurak bikoteka, jokatuko dira: Giozonezko Aizkolariak, Emakumezko Trontzalariak eta Gizonezko Tronzalariak. Eta horrez gain, Mallabiako Herri Kirolen Eskolako kideen erakustaldia ikusiko da eta 14 urte dituen Otxandioko Urdax Magunazelaia 170 kiloko harri laukizuzena altxatzen saiatuko da, inoiz 14 urteko mutil batek altxa duen markarik onena ezarri nahian.

 

Eta arratsaldean Andramarin idi dema, Getxoko 3.200 kiloko harri handia eramango dutelarik.

 

Informazio gehiago kartel honetan.

—————

Back