2010.09.25: IV. Getxoko Milia

17/09/2010 09:26

 

 

Irailaren 25ean Getxoko IV. Milia burutuko da, Itxartu Taldeak eta Getxoko Atletismo Taldeak antolatuta. Bi talde horiekin egitasmo honetan elkar lanean eta beraiei lagunduz, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Metroa, Euskadiko Kutxa, Coca Cola, DEIA Egunkaria, ONDA VASCA eta herriko hainbat elkarte eta enpresa egongo dira.

 

1.- ANTOLATZAILEAK

 

Getxo Atletismo Taldea

  • 1960an sortu zen.
  • Bere ibilbide luzean zehar, Estatuko Ohorezko Mailan aritu da, eta hainbat atleta internazional eta olinpiko izan ditu.
  • Urtero atletismo lehiaketa ugari antolatzen ditu, azken urteko hauek besteak beste:
  • III. Getxoko Milia
  • XXVI Itziar Memoriala. 3.500 korrikalarik baino gehiago.
  • XXXIII Villamonteko Krosa.
  • XXIV Itxartu Taldea Krosa
  • Getxoko Andra Mariko Krosa
  • Ereagan Sahararen aldeko Krosa

 

Itxartu Taldea

  • Kultura zein Kirol arloetako Elkarte hau 1976an sortu zen.
  • Kirol arloari dagokionez, ekintza hauek antolatu ditu azken urtean:
  • III. Getxoko Milia
  • XXIV. Itxartu Taldea Krosa
  • XXVII. Algortako Ibilaldi Neurtua
  • IV. Eskuzko Pilotaren Txapelketa
  • III. Futbito Txapelketa
  • I. Emakumezkoen Futbito Txapelketa
  • Euskal Herri Kirolaren Ikuskizuna
  • Mendi txangoak

 

2.- ANTOLATZAILEEN HELBURUAK

 

  • 1987an antolatutakoa aitzindari izanik, 2008an Getxoko Milia antolatzeari berriro ekin ondoren, kirol lasterketa hau sendotzea.
  • Atletismoaren jarduera sustatzea.
  • Getxo Udalerria bera sustatzea.
  • Bizkaiko herritarrei kirol ikuskizun egokia eskaintzea.
  • Kirola egiten herri-guneak erabiltzea, Autorik gabeko egunaren inguruan Udalaren Iraunkortasunaren inguruko politikak indartzen.

 

3.- MILIAren DATA

 

2010ko Irailaren 25a

 

4.- MAILAK

 

MAILAK

(Gizonezko eta emakumezkoak)

 

Txikiak

Benjaminak

Kimuak

Haurrak

Kadeteak

Gazteak

Júniorrak

Seniorrak

ELITE

JAIOTZE-DATAK

 

 

2002 eta ondorengoak

2000 eta 2001

1998 eta 1999

1996 eta 1997

1995

1993 eta 1994

1991 eta 1992

1990a eta aurrekoak

 

 

  • ELITE mailan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, eskuartzaileak gonbidapenen bidez aukeratuko dira.
  • Korrikalari gonbidatuak Euskadikoak zein Estatukoak eta Nazioartekoak izango dira.

 

 

5.- LASTERKETEN ORDUTEGIAK

 

ORDUA

 

11:45

11:50

12:00

12:05

12:10

12:20

12:30

12:40

12:50

13:00

MAILAK

 

Txikiak

Benjaminak

Kimuak

Haurrak

Gizonezkoak: Kadeteak, Gazteak eta Juniorrak.

Emakumezkoak: Kadeteak, Gazteak, Juniorrak eta Seniorrak

Gizonezkoak eta emakumezkoak: herrikoiak

Gizonezkoak: Seniorrak

Eliteko Emakumezkoak

Eliteko Gizonezkoak

IBILBIDEA

 

Itzuli 1

Itzuli 1

2 itzuli

3 itzuli

milia

milia

milia

milia

milia

milia

 

6. IZEN EMATEA

 

Izena emateko aukera hauek dituzu:

  • Itxartu Taldearen posta elektronikoaren bidez, 24ra bitartean: info@itxartu.com
  • Irailaren 21tik 24era bitartean, 19:00etatik 20:30etara Itxartu-ren egoitzan (Algortako Batzokia, Algortako Etorbidea 104).
  • Eta Kantxa Kirol Modan (Torrene 13) eta Deportes Gaztañagan (Amezti 8), Algortan, 24ra bitartean.

 

Eta lasterketa egunean izen-emateko mahaian, lasterketa abiatu baino ordu erdi bat lehenago (kupoa bete ez bada).

 

Izena emateko, izen abizenak, jaioturtea, bizi-herria eta klub edo ikastetxearen izena (nonbait egonez gero) eman behar dira.

 

Informazio gehiago: kartel honetan

 

7. SARIAK

 

Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiek ezarritako araudien arabera, Txiki, Benjamin, Kimu eta Haur mailetan ez da ez sailkapenik, ezta saririk egongo. Partaide guztiek, bere parte hartzea eskertuz, oparitxo bana jasoko dute.

 

Kadete, Gazte, Junior eta Herrikoi mailetan garaikurrak egongo dira lehen hiru sailkatuentzako. 

 

Elite mailetan, gizonezko zein emakumezkoetan, garaikurrak ez ezik, diru-sariak ere egongo dira lehen bost sailkatuentzako eta hiru lehen euskaldunentzako, kopuru hauek hain zuzen:

 

Elite

1.a: 150 €

2.a: 100 €

3.a:  75 €

4.a:  50 €

5.a:  25 €

Elite Euskaldunak

1.a: 100 €

2.a:  60 €

3.a:  40 €

 

 Eta federatuetan honako diru-sariak:

  

Federatuak

Mutilak

1.a: 120 €

2.a: 90 €

3.a:  75 €

4.a:  50 €

5.a:  25 €

Federatuak

Neskak

1.a: 120 €

2.a:  90 €

3.a:  75 €

 

Aurrekoez gain, zirkuituko errekorrak gainditzegatik beste sari batzuk egongo dira, bai errekor absolutuei dagozkienean, baita euskal korrikalariei dagozkienean, gizonezko eta emakumezkoen mailetan: 150na €.

 

Azken bi lasterketetan lortu diren denborarik onenak hauexek dira:

                Gizonezkoen errekor absolutua:  4 min. 18 seg.

                Emakumezkoen errekor absolutua: 5 min. 09 seg.

                Euskal gizonezkoen errekorra: 4 min. 42 seg.

                Euskal emakumezkoen errekorra: 5 min. 28 seg.

—————

Back